Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jolas, edateko, dantza,... ugari izan dira goizean

Altamirak Joaquina Leibar omendu du, berreskuratutako jaietan

Testua, bideoak eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko apirilak 14, zapatua


2006an ospatu ziren azken aldiz Altamirako Jaixak, baina aurten bertako zenbait bizilagunek, ospakizun hau berreskuratu dute.


Giro oso onean eta eguraldia lagun, goizean jolas ugari izan dira, eta haurrek ederto pasa dute, lehengo jaietan bezala. Antolakuntzak ere barra bat ireki du auzo-lokalean, eta edatekoak erosgai izan dira.

 

Txikitxuk eta Udalaxpeko txistulariek dantza tradizionalen erakustaldia eman dute, herritarren txaloen artean. Ondoren auzoak Joaquina Leibar bizilaguna omendu du, urteetan zehar jaiak antolatzeko izandako ekimena eta egindako lana eskertuz.

 

Joaquinak esker onez, maitakor eta hunkituta jaso du omenaldia, bizilagunen txalo beroen artean. Zorionak Joaquina! Gaur arratsaldean eta gauean jaiek jarraipena izango dute, ondo jarraitu!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE