Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Ekainaren 22tik 26ra bitartean

San Juanetako egitaraua aurkeztu du Udalak, orotariko ekintzez blai

 

Errementari Dantzak 25 urte beteko ditu aurten, eta baliteke sorpresaren bat egotea. Zezenketen gaia dela eta, epe luzerako hausnarketa egitea proposatu du Udalak. 

 (id: 87227)

Testua eta argazkiak: Hasier Larrea / 2018ko ekainak 13, asteazkena

 

Denetariko adin eta gustuei begirako egitaraua antolatu dute Udalak eta herriko hainbat eragile eta norbanakok aurten ere. Maria Ubarretxenak eskerrak eman nahi izan dizkie jaien antolakuntzaz arduratzen diren elkarte eta pertsona guzti hauei, "azpiko lan handia" egiten dutelako.

 

Aurten San Juan bezpera, ekainak 23a, larunbata izanik, moldaketa batzuk egin dituzte gainontzeko urteekin alderatuz gero. Adibidez, umeentzako errekortariak egun horretan bertan izango dira, 25ean beharrean.

 

Bestalde, Pirritx eta Porrotxek emanaldia eskainiko dute Monterronen, hiru urteren ostean. Ekainaren 25ean, astelehenean, burutuko dute ikuskizuna, 19:00etatik aurrera.

  (id: 552282)

 

Ekainaren 22rako Kantu Afaria berreskuratu da aurtengo edizioan. 'Sei pistols eta trabuko bat' taldeak gidatuko du kantaldia 21:30eatik aurrera Jose Letona plazan (Goizaldeko plazan). Aurretik baina, 19:30ean, Portaloi Elkarteak 'Herrixa Dantzan' ikuskizuna antolatu du Sebero Altube plazan. Eta gauean, 22:00etatik aurrera, talde gazteek kontzertua eskainiko dute Txosnagunean. Libertad Condicional arrasatearrek eta Nafarroa 1512 arbizuarrek girotuko dute jaia beraz.

 

Ekainak 23an ohiko programazioa mantenduko da. Txupinazoa 12:00etan, Uarkapeko Herri Bazkaria 14:30ean, Txopopoteoa 17:00etan 'Incansables' txarangak lagunduta eta 18:00etan Makala jasotzea Herriko Plazan.

 (id: 337011)

 

Ekainak 24an, San Juan egunean, Arrasateko gaiteroen diana egingo dute beti bezala goizeko 8:30ean, ondorengo entzierroaren beroketa modura. Aurten baina, zezenketei alternatiba bezala Txosna batzordeak 'Izenbako' txaranga antolatu du ordu berean.

 

Zezenketen gaiaren harira, Maria Ubarretxena alkateak adierazi du bilerak egin dituztela Debagoienako Uluak Talde Antiespezistarekin, "epe luzera begirako hausnarketa" adoste bidean. Entzierroak 24, 25 eta 26an egingo dira, 9:00etatik aurrera.

 

Kaleak musika, dantza eta kalejiraz blai izango dira egun honetan urtero legez. Gauean, Dragoi Janaren ostean, 23:15ean hasiko dira su artifizialak, hain zuzen aipatutako afariko parte hartzaileak lasaiago ibil daitezen. Ordu laurden beranduago, 23:30ean, Demode Quartet taldeak soilik ahots kordez gidatutako ikuskizun umoretsua eskainiko dute Monterronen.

 

 (id: 392257)

Ekainak 25ean, astelehena, haur eta gazteen eguna ospatuko da Monterron eta Biteri artean. Aurten Eguzkilaru, Zaldibarren beharrean, Monterronen bertan azalduko da goizean zehar. Gune honetan tirolina ikusgarria jarriko dute, baita estankeak urez bete ere, arrantza jolasak bezalako ekintzak burutzeko. Apar Fest-a, berriz, Biterira eramango dute.

 

 (id: 453278)

Eguerdian Zeuk Ein Zeuk Jan bazkari herrikoia egingo da Azoka Plazan. Izen ematea ekainaren 14tik (8:00etatik aurrera) 19ra bitartean egongo da zabalik Udalaren arrasate.eus webgunean. Azpimarratzekoa da plaza mugaturik ez dela egongo. Iaz 1.100 herritar elkartu ziren ekimen arrakastatsu honetan.

 

Gauean, berriz, Glaukoma eta Anita Parker taldeen erritmo biziak dantzatu ahal izango dira Txosnagunean, 23:00etatik aurrera. Herriko Plazan, 22:30ean, 'Sonidos de Mexico' mariatxiaren kontzertua eskainiko da.

 

 (id: 476408)

San Juan jaien azken eguna, ekainak 26a, ekitaldi ugariz programatuta dator. Herriko plazan Eusko Label produktuak dastatu ahalko dira 12:00etan, Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin. 2€ren truke, ardoa, sagardoa edo ura, eta oilasko eta piper pintxoa egongo dira probatzeko.

 

Arratsaldeko 18:00etan, Chef Nature familia antzerkia egongo da ikusgai Biteri plazan. 20:00etan, berriz, jaiei agur esateko ohiko kontzertua Izaro bakarlaria emango du Herriko plazan.

 

Jaietako ekintza guztien gastuaren aldetik, Kultura Sailak adierazi du "aurreko urteko antzeko gastua burutu dela, aurten zertxobait gehixeagokoa izanik".  Konkretuki, 149.000 € bideratuko dira aurten San Juan jaietara, aurreko urtean baino 3.000€ gehiago.

   (id: 514779)

 

Deskargatu egitarau osoa PDF-an:


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE