Testua: mondraberri.eus / Argazkia: Arrasate Trikitixa Eskola / 2018ko uztailak 9, astelehena
Igande arratsaldean Hernaniko Martindegi auzoan XXII.trikitixa txapelketa ospatu zen, San Fermin jaien egitarauaren barruan. Bost bikotek hartu dute parte bertan, non bigarren postua lortu duten Eneko Urkola zaldibiarrak eta Julene Sarabia arrasatearrak.
Arrasate Trikitixa Eskolak esan bezala, "Julenek eta Enekok lortutako sari hau guretzat ere bada". Zorionak bikote!!