Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekitaldi sinboliko batean.

Juan Arzamendi Musika Etxearen lehen harria jarri dute

 (id: 9743623)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2018ko urriak 9, astelehena.

 

Azkenengo hilabeteetan  Zerrajerako Aprendices eraikina berritzen aritu dira. Barruko aldea hustu ondoren, eraikin berria izango den lehen harria jarri dute, Arrasateko Udalak antolatuko ekitaldi batean  herriko hainbat erakundek. Besteak beste,  Juan Arzamendiren senideek, Goikobaluko eta Arrasate Musikaleko ordezkariek, Arrasate Zientzia Elkarteak eta LKS proiektua egin duen enpresak parte hartu dute ekitaldian.

 

Maria Ubarretxena alkateak  azaldu duenez " ez da Arrasateko udalaren proiektua, azken finean herriaren proiektua da, herriarentzako eginekoa, guztion elkarlan barik ez zen izango posible". Ondoren, Arrasate Musikalek, Goikobaluk, Juan Arzamendiren senideek eta Arrasateko Udalak eraikuntzako lehen harria sinbolizatzen duen kristalezko kutxa batean sartu dituzte hainbat dokumentu.

 

Arrasateko Udalak 2017ko uztailaren 27ko plenoan non onartu zen proiektuaren idazketa, eta 2018ko urtarrilaren 16ko non  Juan Arzamendi musika eskola eraikitzeko lana adjudikatzeko proposamena onartu zen aktak sartu ditu; Arrasate Musikalek Juan Arzamendi idatzitako himnoaren partitura sartu du; Goikobalu abesbatzak berriz, Ohiuzka  Juan Arzamendik konposatutako musika obraren partitura;  eta bukatzeko,  Juan Arzamendiren familiak  Juan Arzamendik 1960 zuzentzen zuen musika bandaren bi argazki gehitu ditu. Kutxa lurrean sartu ondoren, Arrasate Musikaleko txistulariek hainbat abesti interpretatu dituzte.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE