Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
MATRIKULA GARAIA IREKI DA DEBAGOIENEKO AEKN UDARAKO ETA 2108-19 IKASTURTEARI BEGIRA
Matrikula epea ekainaren 29ra arte zabalik egongo da.

Testua eta logoa: AEK. 2018ko maiatzak 28, astelehena.

 

Udan, B1, B2 eta C1 mailak lortzeari begirako 80 orduko ikastaro trinkoak izango dira, uztailean eta irailean, goizez, egunero 4 orduko modulazioarekin. Matrikula epea ekainaren 29ra arte izango dugu zabalik, eta beti bezala, udalaren beka-laguntza izango dugu matrikula merkeagoa izateko.  Izena emateko ordutegia, goizetan 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.

 

2018-19 ikasturteari begia, aurre-matrikulazio epea ireki dugu, ekainaren 19ra arte, eta bertan izena ematen duenak, %5eko  deskontua izango du matrikulan eta ordainketa epealdi malguagoa izateko aukera.  Bestalde,  lehentasuna izango du taldek eratzeko orduan eta edozein dela kausa ezingo balu  urrian ikastarora joan,  ikastaroa hasi baino astebete lehenago abisatuz gero aurreratutako dirua bueltatu egingo zaio.

Euskaltegira etorri,  943 773309 telefonora deituta edota arrasate@aek.eus  e-postara idatzita egin daiteke matrikula.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE