Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

3 arrasatear identifikatu dituzte Oñatin

3 ARRASATEAR IDENTIFIKATU DITUZTE OÑATIN

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 19, osteguna

Oñatiko Udaltzaingoak astearte arratsaldean Arrasateko 3 gazte identifikatu zituen kalean. Udaltzaingo honek ukatu du lapurreta egin zutenik, sare sozialetan eta whats app bidez zabaldu den bezala.

 

Oñatiko Udaltzaingoak gehitu du "identifikazioa bakarrik" izan zela. Gizonezko hauek aurrekariak dituzte, eta badirudi matxete bat atzeman zietela. Jendartean zabaldutako mezuaren arabera, ustez lapurreta saiakera bat egin zuten Ugarkalde auzoko etxe batean. Ertzaintzak azaldu du ez zuela atxiloketarik egin.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE