Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Ziorlak irabazi du elkarteen arteko Doke Txapelketa

 (id: 9599420)
Ibai Trebiño / 2017-14-04
 
Ostiral Santua dela eta, herriko elkarte gastronomiko ezberdinetako ordezkariek lehia bizi eta animatua mantentzen ohi dute, urteroko ohiturari jarraituz. Aurten ere elkarteen arteko Doke Txapelketa jokatu da gaur, SUDC elkarteak antolatuta, Monterronen.

13 elkarteetako taldek hartu dute parte txapelketaren XXXVII ekitaldian eta aurtengo edizioan Ziorla izan da garaile garbia, Txalapartako ordezkariak finalean 52-39 garaitu ostean. Umore onean ospatu da finala eta ziorlarrak momentu oro izan dira aurretik markagailuan. Hirugarren postuan Karkabal sailkatu da, hirugarren eta laugarren posturako lehian Santamaña garaitu ostean (53-50).

Doke txapelketari amaiera emateko, udaletxeko ordezkarien eta aurtengo irabazleen arteko partida jokatu da eta honetan ere Ziorlak garaipen garbia eskuratu du (35-13). Udalatxeko ordezkaritzaren alde Ander Garay zinegotzia eta Jose Luis Etxebarria 'Porru' aritu dira gaurkoan, eta partida galdu arren, Dokean aritzeko doaiak erakutsi dituzte.

Giro ona eta sardinak... doike!

Aste Santuetako Arrasate 'erdihutsean', Doke txapelketak giro bikaina eraman du Monterrongo parkera beste behin ere, izan ere eta ohiturak agintzen duen bezala, aurten ere sardiniak eskaini zaie txapelketa ikusten gerturatu diren guztiei. SUDC-ek eskainita, 40 kilo sardina erre dira gaurko ekitaldian.  


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE