Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Ekitaldi inportanteena manifestazioa izango da''

Elkartasun Eguna zapatuan izango da "jendarte aske batekin amestuz"

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko irailak 12, asteazkena

 

Arrasateko Elkartasun Eguneko 13. edizioa aurkeztu zuten atzo antolatzaileek, herritar ugarirekin batera, Kulturateko areto nagusian.


Jaialdi hau "hiltzeko bokazioz herritik jaio" zela gogoratu dute, baina "arrazoiek oraindik  ugariak izaten jarraitzen dute", eta ondorioz edizio berri bat egingo da.


Testuinguru honetan kokatu dute: "ETAk bere jarduera erabat aspaldi utzi zuen arren, oraindik 260 euskal preso politikok euren senideengandik ehunka eta milaka kilometrora sakabanatuak eta isolatuak jarraitzen dute, Espainako eta Europa legedien aurkako neurri zorrotzen pean".


Gainera, iheslariek eta errefuxiatuek "baldintza duin batzurekin etxera itzultzeko aukera barik jarraitzen dute", Elkartasun Egunaren izenean Aner Elorza eledunak azaldu bezala. Arrasateri dagokionean, iheslari batzuez gain, bi preso politikok espetxean jarraitzen dute:

 

  • Josu Arkauz, 61 urtekoa, Murtziako kartzelan isolaturik, 27 urteko kondena beteta, eta honezkero "libre behar luke, baina 2022ra zigorra ezarrita dauka".
  • Unai Parotek 60 urte ditu, Puerto de Santa Mariako kartzelan isolaturik dago, 28 urteko zigorra beteta, "2031ra arteko zigorra ezarrita dauka".


Elkartasun Egunak "askatasunean biziko den jendarte batekin amesten dugu, eta giza eskubideekiko errespetuak batzen gaitu. Adiskidetzea prozesu konplexu bezain beharrezkoa da. Urratsez urrats eraiki beharrekoa". Bide honetan "egungo espetxe-politika ankerra eta mendekuzalea aldatu beharra dago, guztion bultzada eta konpromisoarekin". Espetxe-politika aldatzeko lehentasun dituzte:

  • Urruntze-politikarekin amaitu, presoak Euskal Herrira hurbilduz
  • Europako legedia aplikatu, bi estatuetako zigorretan aplikatuz
  • Euskal presoei lehen graduko kalifikazioa kendu
  • Larriki dauden presoak duintasunez artatuak izatea

Ordea, espetxe-politika "iraganean kateaturik dago, eta ezohiko lege maltzur batean oinarritzen da. Gure esku dago estatuen jarrera aldaraztea".


Horretarako "elkartasuna aldarrikatzen jarraituko dugu, ukazioari konpromisotik erantzunez, bakea, behin betiko konponbide demokratikoa eta pertsona guztien eskubideen alde sare herritarrak antolatuz".


Bidenabar, Elkartasun Egunak ere dei egiten du Donostian urriaren 20an 'Orain presoak' izeneko manifestazioan parte hartzera.


Elkartasun Egunera itzulita, atzoko aurkezpenean egitarauaren xehetasunak eman zituen Aitor Urizar 'Mutxin'ek:


Goizeko 11:00etan umeendako jolas eta tailerrekin ekingo diote egitarauari, Biteri plazako 'Gasolineran'. Helduentzako barra bat ere izango da bertan.


Eguerdi partean ere kontzertuak izango dira taberna batzuetan, eta 14:30ean herri-bazkaria ospatuko da Biterin. Tiketak erosgai daude Iratin eta Monten 13 eurotan, ostiralera arte.


Arratsaldean kontzertuak itzuliko dira, eta bi orduko epean 10 proposamen musikal izango dira aukeran.


"Eguneko ekitaldi garrantzitsuena manifestazioa izango da, eta beraz herritarrei dei berezia egiten diegu bertan parte hartu dezaten".


Gaueko 22:00etatik aurrera jaialdi musikala ospatuko da Gaztetxean, ondoko hiru taldeekin: bertako Perlata eta Legez Kanpo, baita Hipbone Slim One Man Band ere. Ingalaterrako "orkestra-gizon" honek blues & rhythm stomp primitiboa egiten du.


Elkartasun Eguneko antolatzaileek adierazi dute "ea aurtengo edizioa azkena den".


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE