Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Intxorta 1937 elkartea]

Gaur 87 urte

595.ALCALA-ZAMORA-ARRASATEN-,-Valeriano-Martinez-Txiki (id: 1039115)


Lehengo argazkia: Valeriano Martínez / Egungo argazkia eta testua: Intxorta 1937 elkartea / 2018ko apirilak 15, domeka

 

 

Lehen udal hauteskunde demokratikoen 87 urte urtemuga:

errepresaliatuak gogoan

 

 

Genozidio Frankistaren biktima zuzenak izan ziren Kolpe Faxistaren kontrako erresistentzian parte hartu zuten 1931ko apirileko hauteskundeetan hautatutako Arrasateko zinegotziak.


Jesus Uranga Urrutia. Sozialista. UGTko militantea. Akusazio faltsuetan oinarritutako fartsa epaiketa baten ondoren fusilatu zuten.


Bernardo Gómez Otxoa, “Renteria”. Sozialista. UGTko militantea. Ebroko batailaren borrokan  hil zuten.


Felipe Letona Mugika. Errepublikanoa. Ezker Errepublikako kidea. Heriotza zigorrera kondenatua eta konmutatua. Urteak igaro zituen kartzelan. Unión Cerrajeratik kaleratua eta herritik desterratua, Zumarragara joan behar izan zuen bizi eta lan egitera.

 
Eustasio Markaide Larrañaga. ANV eta Solidaridad de ObrerosVascos-eko kidea. Heriotza zigorrera kondenatua eta konmutatua. Urteak igaro zituen kartzelan. 11 urte geroago, berriz hartu zuten Unión Cerrajeran lanean.


Nicolás Uriarte Ceberio. EAJko kidea. Herriko alkatea zen altxamendu faxista gertatu zenean. Euskal Solidarioa. Gerrako elbarria. Erbestean egon zen (Baionan).


Cecilio Garro Arriola. Errepublikanoa. Udaletxeko Sereno Kaboa.Lanetik kaleratua izan zen.


Patricio Osinaga Urrutia. EAJko kidea. 5.000 pezetako isuna jarri zioten.

Intxorta 1937 kultur elkartea

 

595.Bandera.Errepublikarra.Udaletxean.INTXORTA1937 (id: 1062315)


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE