Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
21. Korrika Arrasatetik igaroko da goizaldean
Korrika Batzordeak kantu-afaria antolatu du apirilaren 13rako
Jadanik txartelak salgai daude Monte, Jaizale eta Kajoi tabernetan. Apirilaren 12an berriz, Gaztetxeak 'Erraiak' dokumentalaren emanaldia antolatu du.

Testua: Mondraberri. Kartela: AEK. 2019ko martxoak 14, osteguna.

 

Korrika Batzordeak kantu-afaria antolatu du apirilaren 13rako. Egun horretan Korrika Arrasatetik igaroko da goizaldeko 3:00etan. Afaria Txalaparta elkartean egingo da gaueko 21:30ean. Txartelak salgai daude jadanik Monte, Jaizale eta Kajoi tabernetan 15 eurotan.

 

'Erraiak' dokumentala

 

Bestalde, apirilaren 12an, arratsaldeko 18:30ean Gaztetxeak  'Erraiak' dokumentalaren emanaldia antolatu du. Ekain Martinez de Lizarduy Stürtzek zuzendu eta Arteman komunikazioak ekoitzitako lanak  33 minutuko iraupena du. Irriantziaren jatorria, Euskal Herriko txoko ezberdinetan hartzen duen izena,  eta izateko arrazoia aztertzeko saiakera da.

 

 (id: 9540562) (id: 9565113)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE