Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasatearra beste irakasle batzuekin batera ari da

Mikel Leibar Kantu Kolorerekin Euskal Herriko plazak alaitzen dabil

Mikel ezaguna da Arrasateko Haitzama taldekide gisa, eta egun Kantu Kolore egitasmoaren 'Ametsen Urtebetetzea' ikuskizun didaktikoa aurkezten dabil, eskoletan eta plazetan. Arrera oso ona izaten ari dira. CD-DVD-Filma ere erosgai jarria dute.

595.Mikel.Leibar.2HAITZAMA (id: 2202909)


Bideoak eta argazkiak: Haitzama eta Kantu Kolore / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko abuztuak 1, asteazkena



Mikel Leibar arrasatearra musikagintzan urte ugari daramatza, eta bertako Haitzama taldearekin emanaldi ugari eskaini izan ditu.

Taldearen hastapenetan, lau lagunek osatzen zuten taldea, tartean Mikelen aita eta lagun bat, eta urteen joan-etorriarekin taldekide berriak batu dira.

Erromeria, ezkontza eta ekitaldi ugari alaitu izan dituzte Euskal Herrian zehar, eta urteen poderioz ere, taldea eraldatu behar zutela erabaki zuten. Hala, Mikel kantak idaztera buru-belarri jarri zen.

Arrasateko lagun honek, abesteaz eta gitarra jotzeaz gain, lanbidez irakasle dugu, eta beste irakasle musika-zale batzuekin ekimen bat abiatu du: Kantu Kolore.

Elkarlan honen ondorioz "emaitzak naturaltasunez eta bata bestearen atzetik iritsi ziren", adierazi digu Mikelek.

Hala, "eskoletan landu nahi izango genituzkeen kantak sortzen ditugu. Haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, geuk ere eduki jakin batzuk barneratzeko kantak proposatzen ditugu, hau da, abesti didaktikoak proposatzen ditugu".

Egitasmoaren beste helburuetako bat kontzientziazioa da: "Badira egungo gai zehatz batzuk letra eta doinua jarri nahi dizkieguna, eta gai hauekiko sentzibilizazioarekin lagundu nahi genuke". Besteak beste, transexualitatea eta migrazioa lantzen dituzte.

 

Gainera, haurrek egitasmoan parte hartuz, "dantzatuz, motrizitatea, espazioa eta koordinazio lantzen" dituzte.

 

595.KANTU.KOLORE2 (id: 2240573)

Egitasmoaren lehen faseak bi urte inguruko lana suposatu die, "lan nekeza eta luzea", baina 'Ametsen Urtebetetzea' proposamena sortu dute, eta orain lana aurkezten dabiltza eskoletan, plazarik plaza, herririk herri,...

 

Hala, uda honetan Barakaldon, Gorlizen, Azpeitian, Galdakaon, Donostiako Altzan eta beste herri eta auzo ugaritan aurkezten dabiltza, "jo eta su gabiltza" baieztatu digu Mikelek, egun Galdakaon bizi den laguna.

 

Plazetan ez ezik, haurrek egitasmo hau eskoletan ere landu dezakete, eta zentzu horretarako CD, DVD eta 56 minutuko filma bat prestatu dituzte, 'Ametsen Urtebetetzea' lana.

Azpimarratzekoa da, adin bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz, Kantu Kolorek ikasturte bakoitzerako abesti zehatz bana sortu duela.

Adibidez, 'Nire gorputza da' abestia 182.000 alditan ikusi da Youtuben, eta Mikelek baloratu du oro har egitasmoak "arrera oso ona izan duela" jendartean.

 

595.KANTU.KOLORE (id: 2274244)

 

Arrasateko hainbat haurrek ere eskolan landu dute, eta egitasmoa lanean dabil Arrasaten ere proiektua Amaia Udal Antzokian aurkezteko.

 

Aipatzekoa da, egitasmo honen harira, Haitzamak nolabait lekukoa pasatu diola dantzaldietako musika-talde berri bati, Ilargi Beltzari, eta arrasatearrak ere bertan parte hartzen du.

Horrela, lagun hauek uda honetan emanaldi bikoitza eskaintzen dute: arratsaldetan Kantu Koloreren ikuskizuna jendarteratzen dute, eta gauean leku berean Ilargi Beltzak dantzaldia eskaintzen du. Ondo jarraitu lagunak!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE