Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
8. saioan
“Kirola Arrasateko kaleetan” gaiaren inguruko proposamenak egin ditu haurren kontseiluak
Altxorren jolasaren bidez helarazi dizkiote proposamenak Maria Ubarretxena alkateari: lau proposamen nagusiak udaletxean ezkutatu dituzte haurrek eta emandako pisten bidez aurkitu behar izan ditu alkateak.

  (id: 9525035)

Testua eta argazkia: Arrasateko Udala / 2019ko maiatzak 15, asteazkena

 

Arrasateko haurren kontseiluak bere 8. saioa egin du. Oraingoan “Kirola Arrasateko
kaleetan” gaiaren inguruko proposamenak egin ditu haurren kontseiluak. Era ludiko
batean helarazi dizkiote proposamenak Maria Ubarretxena alkateari, Altxorren
jolasaren bidez, 4 proposamen nagusiak udaletxean ezkutatu dituzte eta haurrek
emandako pisten bidez aurkitu behar izan ditu alkateak. Honakoak dira haurren 4
proposamen nagusiak:


1. Pump truck pista bat eskatu dute, bizikletaz egiteko zirkuitua, alegia.
Haurrek irudiak erakutsi dizkiote Alkateari eta berak jaietan edota formatu
ibiltarian jartzea baloratuko duela adierazi die.


2. Parkour eremu bat. Haurren Kontseiluan parkourra egiten duten 2 haur
daude eta horiek azaldu dizkiete alkateari parkour eremuek behar dituzten
neurriak eta materialak.


3. Herrian bizikletaz mugitzea sustatzeko alokairuko bizikleta elektrikoak eta
aparkalekuak ere eskatu dituzte, bizikleta elektrikoek pertsona guztiek
erabiltzeko modukoak eta jasangarriak direlako.


4. Haurrek herriko mapa bat sortu dute, kirola egiteko ideiak eta baliabideak
azaltzen dituena. Beste haur batzuentzako egin dute planoa, ideiak
emateko.


Saioaren bigarren atalean, haurrak zinegotzien eserlekuetan eseri dira Udal Pleno
Aretoan. Haurrek ur parkea eta Santa Barbarako proiektuen berri jakin nahi izan
dute eta alkateak ur parkea irailean eraikitzen hasiko dela azaldu die eta datorren
udan erabilgarri egongo dela. Iazko Santa Barbara parkearen proiektua aldiz
Begoñabe margotu eta Zigarrolako espaloia berritzeko proiektuaren ostean hasiko
direla azaldu die.


Amaitzeko, alkateak urtean zehar egindako lanagatik haurrei eskerrak eman dizkie,
proposamen interesgarriak eta egingarriak direla adieraziz eta guztiak aztertzeko
konpromisoa hartuz.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE