Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Partida garrantzitsuak izango dituzte talde arrasatearrek aste hontan

Etxeko partiduei dagokionez, Mondrate eta Arrasate Rugby taldeak izango dira protagonista nagusiak larunbat eta igandean.

Testua eta argazkiak: Iker Murillo / 2019ko azaroak 6, asteazkena  

Mondragon unibertsitateko saskibaloi jokalariek etxean irabazi ostean Durangoraino mugituko dira larunbatean Tabirako Baque taldearen aurka jolasteko. Partida arratsaldeko 19.00etatik aurrera hasiko da Landako polikiroldegian. Orain arte talde arrasatearrak, etxez kanpo jolastutako bi partidatan, garaipen bat lortu du.

 

Leintz Arizmendiko neskek, ligako partida guztiak irabazi ostean, Mojategin izango dute zortzigarrena Lagun Onak taldearen aurka arratsaldeko 18.30etatik aurrera. Azpeitiakoak bost puntu atzean daude ligan baina laugarren postuari tinko ari dira eusten ligako lehenengo neurketetan.

 

Mondragon futbol taldeak ordea, Jorge Davila entrenatzaileari “agur” esan ostean, Zarautzen izango du hurrengo ligako partida. Zelai artifiziala duen Asti-ko polikiroldegiraino mugituko dira. Larunbatean, arratsaldeko 16.00etatik aurrera, izango da. Orain taldea azkenengoa da ligan.

 

Egun eta ordu berean baina Mojategin izango dute txanda Arrasate Rugby Taldeko jokalariek Econsu Gaztedi RT taldearen aurka. Julen Barrutiaren mutilak lehenengoak dira ligan eta partida honekin sailkapenaren buruan jarraitzen saiatuko dira aste bat gehiago. Econsukoak azken bigarrenak dira ligan eta partida bat soilik irabaztea lortu dute liga osoan.

Ford Mugarri, Iturripen irabazi ostean, Deustoraino joango dira larunbat hontan Deusto Loiola taldearen aurka jolasteko asmoz. Patxi Garciaren mutilak laugarrenak dira ligan hamar punturekin. Neurketa Bilboko Jesuitas polikiroldegian izango da arratsaldeko 18.00etatik aurrera.

Igandean, goizeko 10.00etatik aurrera Mondratek ligako zazpigarren jaurdunaldia izango du Usansolo taldearen aurka. Etxekoak seigarrenak dira ligan eta, momentuz, hiru neurketa irabaztea eta beste hiru galtzea lortu dute.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE