Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
ARTEAN 03 erakusketa abiapuntu bezala
ARTEAN 03 Zine Foruma pantailaratuko da Kulturaten
'LOU. Jo ta ke oinak lehertu nahian' eta 'Todalas mulleres que coñezo' dokumentalak ikusgai izango dira.

Testua eta argazkia: Artean 03. 2019ko martxoak 14, osteguna.

 

Kulturateko klaustroan eta martxoa bitartean dagoen ARTEAN 03 erakusketa abiapuntu bezala hartuta, bi saio izango dituen zine foruma antolatu nahi izan dugu, aurten gure tentakuluak -ideiak, gogoak, hausnarketak- zinemaren esparrura luzatzea ere erakargarria iruditzen zitzaigulako. 2018an estreinaturiko bi dokumental aukeratu ditugu  horretarako, jaialdi ezberdinetan proiektatu ondoren, gurera ekarri, denon artean ikusi eta ondoren ikusitakoak berriketa emankor batean konpartitzeko asmoarekin.

 

Martxoak 21, 19:30ean

 

'LOU. Jo ta ke oinak lehertu nahian'  dokumentala (zuzendarien aurkezpenarekin)

 + OKI MOKI-ren kontzertua

 

Lo-Fi Pop Punk (Getaria). Zuzendariak: Andrea Lopetegi, Izotz Barrio eta Usua Garin.

Euskal Herria, 2018, 59’. Euskaraz

 

Kriston martxa zegoen garai ilun haietan, zioen Hertzainak taldearen abesti mitiko baten letrak. Eta hala zen, kriston martxa zegoen 80.hamarkadako Euskal Herrian, punk eta rock taldeak txoko ezberdinetako gaztetxeetako eszenatokietan egurra banatzen baitzeuden. Zarautzen, bazegoen takoidun zapaten gainera igo, larru beltzez eta enkajez jantzi eta mikroa esku artean hartuta sekulako jarreraz oholtza lehertzen zuen emakumea. Bere izena, Lou Olangua. Energia, momentua bizitzeko grina eta ondo pasatzeko gogoa, hori zen Louren izateko arrazoia. Eta hau bere dokumentala.

 

Gonbidatuak: dokumentaleko zuzendariak: Andrea Lopetegi, Izotz Barrio eta Usua Garin  

 

Ondoren OKI MOKI talde getariarraren kontzertua izango dugu.

 

 Martxoak 28, 18:30ean

 

'Todalas mulleres que coñezo' (Todas las mujeres que conozco) + ARTEAN 03 katalogoaren aurkezpena

 

Zuzendaria: Xiana do Teixeiro
Galizia, 2018, 71’. Galegoz gaztelerazko azpidatziekin.

 

Xiana do Teixeiro zuzendari galiziar gazteak zuzendutako dokumentala da. Eremu pertsonaletik politikora doan filma, jatorri ezberdineko emakume talde baten testigantzak oraindik ere nabarmen egiteko kalea eta espazio publikoa zeinen maskulinizatua  eta bortitza suertatzen zaigun emakumezkoei. Dokumentala 3 elkarrizketa adierazgarrietan dago banatuta: zuzendariaren lagun taldearekin, emakume heldu talde batekin eta bigarren hezkuntzako ikasleekin eta hauetan ikusten da nola zuzendariak beldurraren gaineko diskurtso bat artikulatu nahi duen beldur gehiago eragingo ez duena eta biolentzia modu guztiak deusezten dituena, ahalduntze prozesu baten bitartez. 

 (id: 9529828)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE