Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ibai-Arte eta Arrasate Musikalek kalea girotu dute

Herritar ugarik Merkemerkauko pagotxak baliatu dituzte

Ibai-Artek antolatuta, ostiralean eta larunbatean bertako 30 komertzio baino gehiago kalera atera ziren, eta edizio honen balorazio positiboa egin du antolakuntzak.

595.Merkemerkaua.18.Iraila.2.LORAMENDI-INTERSPORT (id: 1051878)


Argazkiak: Intersport-Loramendi eta Resusta-Karrekiri / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko irailak 11, martitzena

 

Ibai-Artek merkatuaren balorazio positiboa egin du, izan ere, "jende ugari ibili zen, batez ere ostiral arratsaldean eta larunbateko lehen partean".


Gainera, Ibai-Arteko Batzordeko kide eta Resusta-Karrikiriko arduradun Arantza Aranzabalek azaldu bezala, "denda ugari irten ginen kalera, eta eskaintza zabala egon zen, produktu ugari aukeran. Nik uste jendea nahiko pozik ibili zela".

 

595.Merkemerkaua.18.Iraila.1.LORAMENDI-INTERSPORT (id: 1085195)
Nabarmentzekoa da ere merkatu honek kaleko kultur ekitaldiak sustatzen dituela, eta aurten Ibai-Arte Arrasate Musikalekin elkarlanean aritu da.


Horri esker, Arrasate Musikaleko ikasleek eta irakasleek zuzeneko musika eta dantza eskaini zituzten kaleetan zehar, urte gutxiko ikasleak besteak beste.

 

595.Merkemerkaua.18.Iraila.2.KARRIKIRI (id: 1120315)
Ibai-artek azpimarratu du Merkemerkauak "jendea erakartzen jarraitzen duela, eta jende ugari merkatu hau noiz iritsiko zain izaten dela, erosketak egiteko".


Aurrera begira, beraz, azoka honekin jarraitzeko asmoa dauka Ibai-Artek: "Aldaketatxo batzuk izan daitezke, eta zentzu honetan, Merkamerkauaren ostean dendarien artean inkesta bat egiten dugu, jakiteko ea zein aldaketa egin daitezkeen azoka hobetzeko".


Ibai-Artek eskerrak ematen dizkio jendeari azokan parte hartzeagatik, tartean Arrasate Musikaleko lagunei. Gainera "herriarekin batera ekimenak antolatzen jarraitu gura dugu, elkarlanean".

 

595.Merkemerkaua.18.Iraila.1.KARRIKIRI (id: 1225905)

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE