Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udalak onartu du, Irabaziren mozioak galdetuta

Arrasateko ur-sareko 1'3 kilometro amiantoduna da

Irabazi Arrasatek aurkeztu du mozioa, baina Udal Gobernuaren izenean, Óscar Garcíak esan du "datozen urteetan ur-hodi horiek kenduko dituzten proiektuak gauzatuko" direla. Amiantoa erabiltzea legez kanpokoa da 2001tik.

595.Amiantoa.Ur-sarean.MozioarenAlde (id: 154675)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko irailak 11, asteartea


Irabazi Arrasatek mozioan ohartarazi du fibrozementuzko hodiak (amianto fibrekin eta zementuarekin eginak) askotan jarri zirela ur-hornikuntzetan, Euskal Herrian, estatu espainiarrean eta Europan.


Europar Batasunak 1999an amiantoaren erabilera mugatu zuen, eta estatu espainiarrak 2001ean amiantoa erabiltzea nahiz komertzializatzea debekatu zuen.


Fibrozementuan materialaren %10 eta %25 artean amiantoa (uralita) da. Europar Parlamentuak ohartarazi zuen amiantoak adibidez birikietako minbiziarekin zerikusia duela.


Kontuan hartu behar da "fibrozementuzko ur-hodien osasuneko kalteak 40 urte baino gehiagora azaldu daitezkeela...".


Erabat debekatuta dagoen arren, estatu espainiarrean eta Euskal Herrian oraindik milioika tona amianto dago, pertsonaren osasunarentzat kaltegarria.


Horregatik, Irabaziren mozioak eskatu du "plan bat zehaztea amiantoa azpiegitura publikoetatik (ikastetxeetatik adibidez) kentzeko, batez ere ur [ustez] edangarria daukaten ur-hodietatik, epe motz-ertain batera".


Irabazik adierazi du Eusko Legebiltzarrak 2002an "Eusko Jaurlaritzari eskatu ziola amiantoaren inbentario bat zehaztea, udaletxeekin eta herritarrekin elkarlanean", hain zuzen, "langileen eta bizilagunen osasunaren babesa bermatzeko".


"Arrasaten azkenaldian fibrozementua bi tokitan agertu" dela jakitera eman du Juan Luis Merino zinegotziak: "Munarko garbitegi ohian eta oraintsuago Aprendices eraikinean".

 

Ondorioz, gure herrian ere amiantoaren mapa egitea beharrezkoa dela adierazi du. Horretarako, mozioak ondorengo eskaerak egin ditu:

  1. Plenoak Udal Gobernuari eskatzen dio zehaztea zein den edo zein diren udalerriko ur-sareko materiala, gaur egun ezezaguna delako/direlako.
  2. Plenoak Udal Gobernuari eskatzen dio, Amiantoaren Mapa aurkeztu dezan, denborazko helburu bat finkatzea.
  3. Plenoak Udal Gobernuari eskatzen dio agenda bat zehaztu dezala, amiantoa eta deribatuak azpiegitura publikoetatik eta batez ere ur "edangarria"ren hodietatik kentzeko.
  4. Horretarako, Plenoak Udal Gobernuari eskatzen dio elkarlana eskatu diezaiela beste instituzio publiko batzuei, Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari esaterako.

Hala ere, Plenoak ez du mozioa onartu, izan ere, bozketak ondoko emaitza izan du:

  • Mozioaren aurka 11 boto (EAJ-PNV + PSE)
  • Mozioaren alde 8 boto (EH Bildu + Baleike + Irabazi)

Udal Gobernuaren izenean, Óscar Garcíak esan duenez, "mozio osoarekin ados gaude", baina mozioa aurkezteko "moduagatik" aurka bozkatu dute. Izan ere, udaletxeko "Zerbitzuen Batzordean aztertu zitekeen".


Udal Gobernuak plenoan jakitera eman du Arrasaten udalerriko ur-hoditeria 126 kilometro luze dela. Horietatik 84 kilometro fundazio duktilekoa dira, 41 kilometro PVC-koak, eta 1'3 kilometro fibrozementuzkoa edo uralitazkoa. Uralita ondoko ur-sareetan daude:

  • Garagartzan 690 metro daude
  • Laboral Kutxan 240 metro
  • Garagartzan 125 metro
  • Meatzerrekan 180 metro

 

595.Amiantoa.Ur-sarean.MozioarenAurka (id: 131616)
Óscar Garcíak justifikatu egin du egoera arriskutsu hau: "Proiektu batzuk martxan daude, datozen urteetan egingo direnak, adibidez Laboral Kutxaren egoitzara igotzeko obrak, eta datozen urteetan proiektuek beste material bat jarriko dute", hau da, "arazorik suposatuko ez duena osasun publikoarentzat, tartean langileentzat".


Garcíak Merinori eskatu dio gai hau udaletxeko Batzordean aurkeztea, eta Merinok erantzun dio Garcíak ez duela "azken bi asteetan Batzorderik deitu". Gehitu duenez, beste batzorde batean, "Hirigintza Batzordean gaia aurkeztu nuen".  Alabaina, Udal Gobernuko taldeen botoen ondorioz, mozioa ez da onartu.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE