Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: ErNE Udaltzaingoa]

Arrasateko gertaerei buruzko irakurketa egin du ErNE Udaltzaingoak

Gertaera batek beti izan ditzake ikuspuntu ezberdinak, baina errealitatea bakarra da, eta inork ezin du aldatu. Ezkutatzera, makilatzera, ezikusiarena egitera jokatu daiteke, baina inork ezin du zalantzan jarri gertaturiko zerbait, burututako zerbait...
392.Miaketa (id: 9473789)
Testua: ErNE Udaltzaingoa / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko martxoak 15, ostirala


Gertaera batek beti izan ditzake ikuspuntu ezberdinak, baina errealitatea bakarra da, eta inork ezin du aldatu. Ezkutatzera, makilatzera, ezikusiarena egitera jokatu daiteke, baina inork ezin du zalantzan jarri gertaturiko zerbait, burututako zerbait...


Arrasateko Udaltzaingoak gaur egun gainezka egin du, ezinean dabil, eta baldintza negargarrietan dihardu, giza baliabide eta baliabide material barik.


Bi, hiru eta batzuetan agente bakar bat lan egiten du txanda bakoitzean Arrasate osorako, nahiz eta herrian gertatzen ari direnak orain direla urte batzuetatik (atxiloketak droga trafikoagatik, alkoholemiak, drogen eraginpean gidatzea, eraso matxistak, arma zurien bidezko erasoak, pistolak, lapurretak etxebizitzetan, lokaletan...). Hedabideek argitaraturikoa irakurtzea besterik ez dago, eta argitaratutakoa errealitatearen heren bat baino ez da ziurrenik.


Egia da kriminalitatea handitu dela, eta hala jarraitzen du, gaizkile taldeak gero eta jendetsuagoak dira, indartsuagoak eta oldarkorragoak, inpunitatea somatzen dutelarik.


Harrigarria da ikustea gaizkileei inkautatzen zaien materiala (bihurkinak, labanak, aizkorak, puñalak, pistolak, mailuak, burdinazko mazoak...), elementu hauek lesio oso larriak eragin ditzakete, heriotza barne. Bitartean, udaltzainek spray eta defentsa luzagarria baino ez dituzte euren burua defendatzeko, euren eta herritarren segurtasuna bermatzeko.


Ez dago urrutira joan beharrik, hau eta gauza gehiago Arrasaten gertatzen ari dira, eta udaltzainei, era batera edo bestera, kinka larriari aurre egitea tokatzen zaie, era guztietako arriskuak euren gain hartuz.


Udaltzaingoaren prekarietatea giza baliabideei eta baliabide materialei dagokienean, ondorioak ditu agenteen jardueretan. Ertzaintzarekin elkarlanean dihardu, baina gogora dezagun udaltzainak direla gertaeraren lekura lehenak iristen kasu gehienetan. Ertzaintza iritsi orduko, Ertzaintzak ere langileei dagokienean arazo larriak dituelarik, baliteke denbora luzeegia pasatu izana.


Herritarren segurtasuna bermatu beharra dutenek ezin dute euren buruen segurtasuna bermatu, ez kopuruari dagokionez, ezta erremintei dagokienean ere.


Politikari jaunak, kendu itzazue EZ ikusteko betaurrekoak, egin kasu Buruzagitzak behin baino gehiagotan bidali dizkizuen txostenei, mahai gainean jarri dizkizuen txostenei, eta eman agenteei zerbitzu seguru eta kalitatezkoa emateko behar duten guztia, bere ongizatea eta segurtasuna euren esku uzten dien herriaren alde.


Segurtasunarekin ez da jokatzen


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE