Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
SAN JOAN JAIETAKO ESALDI LABURREN 6. LEHIAKETA
Arrasateko EHE, Debagoieneko AEK eta AED elkarteak San Joan jaietako esaldi laburren lehiaketa antolatu dute, Arrasateko Udalarekin elkarlanean.

Testua: AED. 2018ko apirilak 16, astelehena.


Esaldi horren bitartez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak San Joanak euskaraz bizitzera animatzea.


Aukeratutako esaldia Arrasateko Udalak 2018ko San Joan jaiak girotzeko aterako dituen zapietan erabiliko da. Baita esaldia egokia izanez gero jaiak iragartzeko euskarrietan ere.


Parte hartzeko oinarriak:


Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da.

Lehiaketa honetan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har

dezake, taldean edo bakarka. Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.


Lanak maiatzaren 6a baino lehen bidali behar dira AED elkartera. Bulegora bidali edo eraman daitezke (Pablo Uranga kalea 4-behea) edo e-postaz aed@aedelkartea.eus helbidera bidali.


Lana aurkezten den orrian ez da egile edo egileen izen-abizenik jarriko. Datu

pertsonalak (izen-abizenak, adina, telefonoa) kartazal itxi batean sartuta aurkeztuko dira eta kartazal hori, proposaturiko esaldiarekin batera, beste kartazal handiago batean.


Esaldiak e-postaz bidaliz gero, mezu bakar batean baina bi fitxategitan bereizirik bidaliko dira. Hau da, fitxategi batean proposatutako esaldia edo esaldiak eta beste batean egile edo egileen datuak.


Epaimahaia Arrasateko EHE, Debagoieneko AEK, AED elkartea eta Arrasateko Udaleko kideek osatuko dute.


Epaia maiatzaren 10eko jakinaraziko da, tokiko hedabideen eta sare-sozialen bidez.


Saria 100 € izango da.


Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakiz gero.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE