Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Ametsak betetzeko daudelako' lanaren aurkezpena

Aldaketaren teoria bertatik bertara ezagutzeko aurkezpena

Izaera kooperatiboak hezur-mamitzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza eredua. Kooperazio horretan pertsonak erdigunera ekartzen ditugu eta norbere behar-ezaugarriei egokitutako metodologia garatzen dugu. Horregatik, Arizmendi Ikastola erreferente da euskal komunitateko hezkuntza sisteman.

BEHEKO TESTUA: ARIZMENDI IKASTOLA / 2019ko irailak 2, astelehena

 

Izaera kooperatiboak hezur-mamitzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza eredua. Kooperazio horretan pertsonak erdigunera ekartzen ditugu eta norbere behar-ezaugarriei egokitutako metodologia garatzen dugu. Horregatik, Arizmendi Ikastola erreferente da euskal komunitateko hezkuntza sisteman.

 

Bide horren lehen urratsak Konfiantzaren Pedagogiaren baitan eman genituen. Eta ordutik bide luzea egin dugu, ondoren etorri direnei bidea zabalduz eta etengabeko hobekuntzarako oinarri sendo bat sortuz.

 

Esan bezala, Konfiantzaren Pedagogia hasiera bat besterik ez zen izan. Ordutik aurrerapausoak eman ditugu, gizartearen aldaketei eta erronkei erantzun ahal izateko. Horren isla da “Aldaketaren teoria”.

 

Denbora honetan guztian landutakoarekin “Ametsak betetzeko daudelako” liburuaren bi ale sortu ditugu: bata hezkuntzaren esparruko profesionalentzat eta, bestea, gurasoentzat.

 

Liburu horren aurkezpena egingo dugu:

 

Noiz: irailaren 3an, eguerdiko 12:00etan

Non: Gaztelupe gunean, Arrasaten 

 

arizmendi.eus 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE