Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Virginia Maestro, Salto, Marala,... ariko dira

Kulturate Akustikoen 10. edizioak irailari heltzen lagunduko du

Doako kontzertu hauek irailaren 7tik 16ra eskainiko dira Kulturateko areto nagusian, Udaleko Kultura Sailak antolatuta.
BEHEKO TESTUA: UDALA / Portadako irudia: EITB / Goiko argazkia: 2018ko uztailak 31, asteartea

Uda sasoiari itxiera ezin hobea emateko, urtero bezala, irailean ospatuko da Arrasaten Kulturate Akustikoa jaialdia. Aurtengoa, jaialdiaren 10. edizioa izango da, eta irailaren 7tik 16ra bitartean, musika akustikoa ardatz hartuta, doako ekitaldi ugari eskainiko dira herritarren gozamenerako. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 20:00etan izango dira Kulturateko areto nagusian.

Marala deituriko emakume hirukoteak izango du, irailaren 7an, jaialdiari hasiera ematearen arduraduna. Aipatu hirukotea herrialde katalan ezberdinetatik eratorria da: Selma Bruna (Katalunia), Clara Fiol (Mallorca) eta Sandra Monfort (Valentzia). Haien errepertorioa erroetan oinarritutako abesti originalez osaturik dago, non, tradizioak eta gertutasunak bat egiten duten, gitarra eta perkusioarekin nahasiz, emakumeen hatsa nagusi duen proiektu bat eraikiz.

Irailaren 8an, larunbata, Fino Oyonarte-ren txanda izango da. Artita honek bakarlari gisa argitaratu duen bere lehen diskoa aurkeztuko du, 'Sueños y Tormentas' deiturikoa. Orain arte egindakoa atzean utzi ostean, lan honetan, nagusi dira konposizio xume eta helduak. Los Enemigos edota Clovis y Los Eternos-ekin lanean igarotako urteez eta ekoizle gisa duen esperientziaz baliatuta oso disko pertsonal zein lasaia kaleratu du Finok, non, sokadun instrumentuak diren nagusi.

Irailaren 9an, Olatz Salvador musikari donostiarrak 'Zintzilik' izeneko bere lehen diskoa aurkeztuko du. Skakeitan taldean hasi zuen bere musikari ibilbidea Salvadorrek eta duela lau urte inguru hasi zen bakarlari gisa.  Proiektu honekin zapaldutako oholtzetan bera bakarrik ikustera ohitu garen arren, oraingoan pauso bat harago joan nahi izan du, eta musikari paregabeekin abiatu du bidaia berri hau: Julen Idigoras, Borja Anton eta Jagoba Salvadorekin batera, ordura arte biluzik zeuden kantak janztera ausartu da, atmosfera berriei bide emanez.

Eta jada hurrengo asteburura salto eginez, hilaren 14an, Salto deituriko artistaren kontzertuaz gozatu ahal izango dute herritarrek. Salto  Germanen lehen abizena da, talde honen konposatzaile eta buruaren lehen abizena, alegia. Saltok bi disko kaleratu ditu jada eta etorkizun oparoko taldea da. Haien abestiek 60. hamarkadara bueltatzen gaituzte, eta Beatles, Neil Young, Big Star edo Allman Brother-en oroitzapenak ekartzen dituzte gogora. Hori dela eta, dira, gaur egun, estatu mailako rock talde esanguratsuenetako bat.

Larubatean, hilak 15, Lenao talde oñatiarrak bigarren diskoa aurkeztuko du, 'Iparraldeko argiak', Latzen, Sharon stoner, Bitz, Potemkin ala Amonal taldeetan aritutako taldekideekin batera. Lehen diskoko rock amerikarra alde batera utzi gabe, taldeak beste influentzia batzuk barneratu ditu, 80. hamarkadako soinuetara urreratuz. Ander Etxaniz-en partez Iñigo Biain “Bull” sartu da taldean eta Ikerrek hartu du bere gain ahotsaren ardura osotasunean. Iparraldeko argiak diskoa Iñaki Zubiak grabatua eta nahastua izan da, eta taldeak berak ekoiztu du.

Eta Kulturate Akustikoaren 10. edizio honi amaiera emateko, igandean, irailaren 16an, Virginia Maestrok eskainiko du azken ekitaldia. Virginia Maestro ezaguna da 2008. urtean Operación Triunfo Talent Show-a irabazi izanagatik. Maestrok, ordea, alde batera utzi zuen multinazionalen mundo hori eta berauk hartu zuen bere ibilbide musikalaren gidaritza. Bere azken diskoek 'Blue Bird' eta 'Roots' berak argitaratutakoak dira eta bietan 50 eta 60. hamarkadako doinuak egungo pop amerikarrarekin uztartzen ditu.

Iraileko lehen hamabostaldian, beraz, Arrasatek kalitatezko musikarien doinu leun zein atseginez gozatzeko aukera eskainiko digu, eta Udalak herritar oro animatzen du ekitaldietan parte hartu eta musikaz gozatzera.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE