Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Ramon Ugalde]
Arrasateko udala eta ondare historiko-artistikoa
Harriduraz irakurri ditut Gure herriko udal horrek Maritxu kajoi aurreko egunean egindako pintadak gaitzesteko egin dituen adierazpenak.

Testua: Ramon Ugalde. 2019ko urriak 9, asteazkena.

 

Harriduraz irakurri ditut Gure herriko udal horrek Maritxu kajoi aurreko egunean egindako pintadak gaitzesteko egin dituen adierazpenak. Argudiotariko bat ondare historiko artistikoan pintada horiek egindako kalteak dira. Beste argudio batzuk ere aipatzen dituzte (pintaketen ezabaketaren kostua eta zerbait adierazteko beste modu batzuk daudela) baina horretan ez naiz sartuko.

 

Hasteko esan behar dut ondare historiko artistikoaz ezer esateko zilegitasun minimoa ere ez daukala udal horrek.  Hasteko ez da egia “raseatu” batean egindako pintada batek ondare historiko artistikoa kaltetzen duenik. Larriagoa iruditzen zait Arrasateko udaletxeko balkoietan, forja barroko elegante horretan azkeneko urteetan zintzilik dauden plastikozko tiesto edo mazeta  horiek edo herriko plazan parrokiako beirate edo bidriera ederrak ikustea galarazten digun  plastikoz estalitako ”kiosko” barregarri hori. Edo Portaloian bertan horman itsatsita dauden burdinazko plaka horiek, Alde Zaharraren PER negargarriarekin hain ondo uztartzen direnak.


Gainera inolako lotsa barik ondare historiko artistikoa aipatzen dute,  nortzuk eta Etxezarretako harrizko zubiaren desagerpenaren erantzule zuzenak, Adan de Yarza jauregiaren aurrean zegoen burdinazko hesia desagerrarazi dutenak, Ricardo Olaran arkitektoak Garibairi eraikitako monumentu liraina eraitsi zutenak, eta Elmako bulegoen eraikina etxeen artean  itotzea onartu zutenak.


Arbolapetako arkuaren berriztatzea aipatzen dute, hain gustu txarrekin egindako lan horrek sekulako meritua balu moduan …


Kulturate ere sartzen dute pintadak jasan dituen monumentuen artean, ba niri grabeagoa iruditzen zait Eraikin horretako obran  aurrekontuan egondako desbideratzea edo fatxadan bertan apurtuta dauden harlosak ikustea, edo Kulturateko hormak nola kentzen dion bolumena eta edertasuna San Frantziskoko  fatxadari. 


Ah! Eta Arrasateko udalak PERaren bidez eta beste arbitrarietate batzuekin Alde Zaharrari egindako kaltea beste baterako utziko dugu.


Baina mesedez artea eta ondarea ez aipatu inor kritikatzeko.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE