Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udala: Kirol Zerbitzuko oharrak
UDALA: KIROL ZERBITZUKO OHARRAK

Testua: Arrasateko Udala. 2019ko apirilak 4, osteguna. 

 

Arrasateko udaleko Kirol Zerbitzuak informatu duenez instalazioen erreserba finkoak egiteko azken eguna apirilaren 14an, igandean, izango da (2. Lauhilekoa: Maiatza, Ekaina, Uztaila, Iraila). 

 

Alokatu daitezkeen instalakuntzak hauek dira:

 

- Musakola: kantxa, tenis pistak eta padel pistak.

- Antoña: kantxa, frontoiak eta squash-a.

- Iturripe: frontoiak, tenis pista eta kanpo zelaiak.

- Uarkape: frontoia eta errebotiloak.

- Mojategi: futbol eta errugbi zelaiak.

 

Erreserba finkoaren eskaera orria Musakolako bulegoetan entregatu behar da.

 

Bestalde, Aste Santuan ordutegi berezia egongo da Musakolako eta Uarkapeko kiroldegian.

 

MUSAKOLAKO KIROLDEGIA:

- Apirilaren 18tik  22ra arte:  09:00etatik 14:00etara.

- Apirilaren  23tik  26ra arte: 09:00etatik 21:00etara.

 

UARKAPE UDAL PILOTALEKUA:

- Apirilaren 18tik  28ra arte:  ITXITA.

 

Kirol eremuak itxiko dira itxiera ordua baino 30 minutu lehenago.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE