Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
400 langile ingururi eragiten die hitzarmenak
Aita Menniko lan-hitzarmenaren "blokeo egoera" salatuko du bilkura batek
ELA sindikatuak aldarrikatzen ditu "soldata igoerak erosahalmena berreskuratzeko", "emakume eta gizonen arteko soldata arrakala ezabatzea" eta "behin-behinekotasunari aurre egiteko bitarteko gardena". Bilkura asteazkenean izango da.

590.Aita.Menni.mobilizazioa (id: 9045658)


Testua: mondraberri.eus / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko abenduak 2, astelehena

 

ELA sindikatuak azpimarratu du lan hitzarmen honek Aita Menniko 400 langile baino gehiagori eragiten diela.

 

"Ez da 2017tik eguneratu, eta urtebete baino gehiago daramagu zintzoki negoziatzen" baina "ikusi dugu poliki-poliki zabaldu nahi izan ditugun ate guztiak ixten doazela".

 

Zentzu horretan adierazi du "enpresak atzera bota dizkigula gure aldarrikapen nagusiak, negoziazio kolektiboari boikota eginez".

 

Sindikatuak azaldu duenez, negoziaketak "aurrerapausorik gabe jarraitzen du", eta "blokeo egoera" batean dago. 

 

Hori salatzeko Aita Menniko ELAk iragarri du "mobilizazioekin hasiko garela, hitzarmen berri baten alde". Izan ere, "langileon aldarrikapenak zerbitzuaren eta lanaren kalitatean ezinbestekoak dira":

  • Soldatetan igoerak "erosahalmena berreskuratzeko".
  • Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko soldata arrakala "existizten da bai ospitalean eta baita kanpoan ere, eta hau ezabatzeko jauzi kualitatiboak eman nahi ditugu. Emakumeen aurkako diskriminazioa ezin da izan martxoaren 8ko kontua soilik".
  • Behin-behinekotasunari, langile faltari eta jardunaldi partzialei aurre egiteko "bitarteko (plangintza) gardena nahi dugu".
  • "Kontuan hartuta behar berezi asko dituzten pazienteekin lan egiten dugula, ospitalean lan osasunari loturiko 400 inzidentziatik gora ditugu urtean, eta hala ere, arriskuei aurre egiteko prenbentzio neurri errealik edo kalte ordain plusik ez da existitzen".

Egoera hau "zoritxarrez, lehenago ere bizitakoak gara. Orain ezinezko dena, mobilizazioak eta gero, posible izaten da eta ez zaigu beste alternatibarik geratzen".

ELAk azpimarratu duenez "gure lanaren kalitateak gure pazienteen ongizatean eragin zuzena dauka".

Sindikatuaren hitzetan, "Zuzendaritzak interes ekonomiak lehenetsi ditu eta guk kalitatezko zerbitzua emateko baliabideak nahi ditugu".

 

ELA sindikatuak Aita Menniko langileei dei egiten die asteazken honetan, eguerdiko 14:30ean Aita Menni ospitalaren aurrean kontzentrazio bat egitera.

 

Mobilizazio honen helburua izango da "gure egoera salatu eta enpresaren zuzendaritzari negoziazio erreal bat egitera bultzatzeko, beharrezko edukiekin".

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE