Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
EH Bilduk legealdiaren balorazioa egin du
Udal-gobernuaren gestioa "argazki asko eta mami gutxikoa" izan da
Koalizioak salatu duenez atzerapausoak izan dira "auzoak, aniztasuna, ingurumena, berdintasuna edo adierazpen askatasuna" alorretan. Gehitu duenez, EAJ-PNV eta PSEk Arrasateko eragileekin "benetako elkarlanik ez dute egin".

595.EHBildu.Legealdiaren.Balorazioa (id: 8848354)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko apirilak 15, astelehena


2015-2019 legealdia amaitzear da, eta Udaleko EH Bildu taldeak azken lau urteetako balorazioa egin da gaur arratsaldean udaletxean.


Udaleko EH Bilduk laburbildu du legealdian Udal-gobernuan (EAJ-PNV eta PSE) "estiloaren eragin nabarmena izan duena: argazki asko eta mami gutxi".


Hainbat arlotan atzerapausoak izan dira "auzoak, aniztasuna, ingurumena, berdintasuna edo adierazpen askatasunean" esaterako, eta beste "arlo batzuetan aurretik eginda zegoenetik tiratu da, ezer gutxi gehituz".


Auzoetan "alkatetzen desagerpena izan da", eta hileta zibiletan, koalizioak herritarrengandik 1.769 jaso arren, "ez da lanketarik egin nahi izan".


EH Bilduk gaitzetsi duenez hainbatetan Udal-gobernuak "oposizioaren lana mespretxatu du", adibidez "udal-batzordeak edukiz hustuz, informazio ezkutatuz, Udal osoari zegozkion gaiak alderdikeriaz kapitalizatuz...".


Kiroldegi berriaren aurre-proiektua kasu: "EH Bilduren ekimenez plan estrategiko bat garatu da eta amaieran aurre-proiektu bat egitean da hau errespetatu gabe". Gainera, aurre-proiektua ez dio aurkeztu Kirol Batzordeari, ezta Kirol Kontseiluari ere.


Euskara zerbitzuan "zerbitzuburu gabe utzi du, eta kritikotzat jo dituen teknikariak marjinatu ditu". Oro har, koalizioak Udal-gobernuari galdetu dio:

  • Zuen agintaldia eta gero kaleak garbiago daude?
  • Denda gutxiago itxi al da?
  • Euskara gehiago erabiltzen dugu?
  • Udalean lanposturik egonkortu da?
  • Gutxiago al dira bezterkeria arriskuan diren familiak?
  • Droga kontsumoak behera egin al du?
  • Neguko aterpetxea zabalik dago?
  • Azoka konpondu duzue?
  • ...

Udaleko talde honek gaitzetsi duenez Udal-gobernuak Arrasateko eragileekin "benetako elkarlanik egin ez duela. Argazkietarako balio izan dietenean akordatu dira haiekin".


EH Bilduk ukatu du EAJ-PNV eta PSEk "herriari buelta eman diotenik. Argi utzi nahi dugu hori, propaganda besterik ez da".


Koalizioak adierazi du legealdi honetan "gogoz egin duela lan herri aurrerakoi, euskaldun eta justu baten alde. Gure ekimenari esker jarri behar izan ditu gobernuak martxan":

  • Indarkeria matxistaren aurkako plana
  • Arrasateko pobrezia, prekarietatea eta krisiaren eraginak neurtzeko diagnostiko soziala
  • Kirolaren plan estrategikoa
  • Aniztasun Mahaia
  • ...

"Zoritxarrez aitortu behar dugu ez dutela ibilbide handiegirik izan, ziurrenik ez zegoelako eraikuntza enpresa bat atzean".


EH Bilduk balioan jarri gura izan du "parte hartu duela udalak antolatutako ekimen, batzorde, aurkezpen, formazio eta foro guztietan".


Eskerrak eman dizkiote Eneko Fernandez zinegotzi ohiari egindako lanagatik, eta gogoan izan dute Amaia Larrañaga, "muxua eta besarkada beroa bere senideentzat".


Koalizioak aurreikusten du "hurrengo legealdian EH Bilduren eskutik Arrasatek berreskuratuko duela dagokion aitzindaritza Euskal Herrian hainbat eta hainbat arlotan".


Alde horretatik, "ezinbestekotzat" jo du "Maider Morrasek gidatuko duen taldeak hartzea lekukoa gu iritsi ez garen lekuetara iris dadin EH Bilduren aldarri, estilo eta eredua".

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE