Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Akusazioak dio ''diru publikoa bidegabe erabili'' zela

Luis Mari Apraiz (EAJ-PNV) lekuko bezala deklaratuko du 'Bidegi kasuan'

Arrasatear hau Errepideetako Aldundiko zuzendaria zen, ustez Eibar-Gasteiz autopistako kudeaketan irregularitate larriak egin zirenean. Eneko Goiak ere deklaratu beharko du.
392.Luis.Mari.Apraiz (id: 328832)
Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko ekainak 12, asteazkena


Gipuzkoako Entzutegiak ikertzen jarraitzen du, ustez autopistan (Eibar-Gasteiz autopistan) egin ez ziren lan batzuengatik 30 milioi € ordaindu zirelako diru publikoarekin.


Entzutegi honek, ekainaren 6an dataturiko auto batean, dei egiten die lekuko bezala deklara dezaten, orduan karguak zituzten:

  • Eneko Goia, Azpiegituretako diputatua zen
  • Luis Maria Apraiz, Errepideetako Aldundiko zuzendaria zen
  • Felix Maria Urkola, Kudeaketa eta Planifikazioko Aldundiko zuzendaria zen

Entzutegiak nahi du hiru lekukoek informa dezatela autopistako Arlaban-Eskoriatza zatiko obrei buruzko gastu desbideraketa.

EH Bilduk Gipuzkoako Aldundia kudeatu zuenean, aurkitu zuen aurreko gobernuak (EAJ-PNV eta PSE) "irregulartasun larriak" egin zituela autopistaren eraikuntzaren kudeaketan.


Ahaldun nagusiak, Martin Garitanok, bi salaketa judizial aurkeztu zituen. Lehen kereilak zerikusia dauka Arrasate Iparra - Eskoriatza Iparra autopista tramuko lurren soberakinekin, hondeaketarekin eta mugimenduekin.


Arlo horretan akusazioak kalkulatu zuen 13'6 milioi euroko iruzur bat egin zela. Kereila hau handitu egin zen, ikusi batzuten ustezko irregulartasunak ere egin zirela Kurtzetxiki, Izurieta eta Apotzagako tunelen obren kudeaketan.


Ondoren, EH Bilduk gorbernaturiko Aldundiak bigarren kereila bat aurkeztu zuen, ustez EAJ-PNVren gobernuak 17'1 milioi € publiko bidegabe erabili zituelako eta antza dokumentuak faltsifikatu zituelako Isuskitzako tunelaren obrak ordaintzean.


Epaitegiak arrazoitu du Goia, Apraiz eta Urkola deklaratzearen beharra: Eneko Goia 2011ko urtarrilaren 24ko bileraren lehendakaria izan zen, eta bertan parte hartu zuten ere Apraizek eta Urkolak.


Bilera horretan adostu zuten Arabat-en ekarpena amaitutzat ematea, eta Bidegiri egotzi zioten ondoren egon zitezkeen erreklamazio guztiak ordaintzeko ardura.


Ordea, ez du deklaratu beharko Markel Olanok, orduan Bidegiko Administrazio Kontseiluko lehendakaria zena. Berak bilera bat deitu zuen 2011ko ekainaren 17rako, AP-1 autopistako obren likidazioa gaitzat hartuz.


Gipuzkoako Entzutegiak ere, autoaren bitartez, Bizkaiko EATri (Kudeaketako Unitate Teknikoari) eskatzen dio aurrekontu ezberdinen inguruko dokumentazioa aurkeztu diezaiola, informazio kontrastatu ahal dezan. Ikerketa honek 2022ra arte jarraitu dezake.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE