Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondraueko Dragoiak Scooter Taldiak antolatuta

Mondrally Egunak motor klasikoak bildu ditu

 (id: 888606)Testua, argazkiak eta bideoak: Marijo Simon. 2018ko uztailak 7, larunbata.

 

Arrasateko scooter  klasikuen rallyxa  8. urtez egiten ari dira Mondraueko Dragoiak.  Eguraldi bikaina lagun, aurten 50 bat zale animatu dira. Ez bakarrik Euskal Herritik etorritakoak, estatuko beste hainbat lekuetatik ere: Gironatik, Bartzelonatik, Zaragozatik eta La Coruñatik. Berriz ere, Vespak eta Lambrettak izan dira nagusi. Zaharrena 1953. urtekoa, baina scooter modernoagoak ere egon dira ikusgai.

 

Mondraberrik Gironatik etorritako motorzale batekin hitz egiteko aukera izan du. Bere tailerrean scooterrak konpontzen ditu katalanak. "Azken urteetan jende asko animatu da holako motorrak berreskuratzera. Konpondu ondoren  scooter  hauek 3.000 eta 7.000 euro  arteko prezioa  izaten dute".

 

Herriko plazan topaketa bukatu eta gero, motorrean bueltatxoa egin dute erdigunetik motorzaleek.  Ondoren, Oñatirutz abiatu dira Arantzazu bisitatzeko asmoarekin. Indarrak hartzeko, Udalako Larrinetxe jatetxean bazkaltzen ari dira.

 

Arratsaldean berriz, DAT tabernan jarraituko dute jaiarekin partaideek. 20:00etatik aurrera Adrià Mo (Soul Vespa SC Terrassa), Paddy (Santa Eugenia de Berga SC Bartzelona) eta Sir Gorka (Modraueko Dragoiak ST) DJek kontzertua eskainiko dute ekimenari amaiera emateko.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE