Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Borrokatzen jarraitu behar dugu''

Martxoaren 9ko erasoa salatu da eta biktimari babesa agertu zaio

Gipuzkoa etorbidean kolpeak sufritutako emakumeari elkartasuna azaldu zaio. Martxoaren 8ko arrakastaren ostean, eraso hau "ikaragarrizko zaplastekoa izan da guretzat". "Beharrezkoa da instituzioek baliabide guztiak jartzea".

595.Arrasaten.Eraso.Martxoak9.Bilkura (id: 885270)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko martxoak 12, asteartea


Igandean goizaldeko 6:00 aldera, Gipuzkoa etorbidean, gizonezko batek emakume bati, antza bikoteari, hainbatetan kolpatu zuen, kalean bertan.


Emakumeak Ertzaintzari laguntza eskatu zion, eta lehenak iristen udaltzainak izan ziren. Hala, eurak arduratu ziren egoera larriaz hasieran.


Emakumeak ezpainak handituta zituen, eta Arrasateko ospitalera eraman zuten, protokoloari jarraiki.


Ustezko erasotzailea Bergarako komisaldegira eraman zuen Ertzaintzak, ondoren epaileraren esku uzteko.


Eraso matxista salatzeko, eta biktimari babesa agertzeko, gaur arratsaldean bilkura egin da Herriko plazan.


Arrasateko mugimendu feministatik adierazi dute "Martxoaren 8a arrakastatsua izan zen arren, eta jendea kalera aldarrikapenak egitera irten zen arren, egun batetik bestera eraso hau ikaragarrizko zaplastekoa izan da guretzat".


Horrelako erasoek "esan gura dute borrokatzen jarraitu behar dugula, ez gu soilik: beharrezkoa da instituzioek baliabide guztiak jartzea, aurrera egin ahal izateko".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE