Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Corazonistas taldeari 29-25 irabazi dio

Ford Mugarrik liga erregularreko txapeldunordea izatea lortu du

Patxi Garciaren taldeak kontrolpean izan du partidua, eta datorren asteburuan igoera faseari ekingo dio.

550.Ford.Mugarri-Corazonistas.17-18 (id: 9100873)


Testua eta argazkia: GLH / 2018ko apirilak 15, domeka


Patxi Garciaren taldeak hobeto ekin dio lehiari, eta 2-0 aurreratu da markagailuan. Baina gasteiztarra ez dira egun pasa etorri, eta partidua berdindu dute (3-3).


Arrasateko taldea berpiztu da, eta nabarmentzekoak dira Luisbel Jimenezek sartutako 9 golak. Taldea 15-9 iritsi da atsedenera.


Bigarren zatian ere etxeko taldea nagusi izan da, eta garaipena eskuratu du: 29-25. Ondorioz, Ford Mugarri liga erregularreko txapeldunordea izatea lortu du.


Hemendik igoera fasea jokatuko du, eta play-off-ak datorren asteburuan hastekoak dira. Aupa Arrasate Eskubaloi!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE