Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Ibai-Arte elkartea]

Ibai-Arte Mondravember mugimenduarekin bat!

Azaro honetan Ibai-Artek MOVEMBER mugimenduarekin bat egin du bere erakusleihoak biboteez apainduz eta mugimenduaren alde dirua biltzeko asmoz.

595.MONDRAVEMBER19 (id: 9348344)


Testua: Ibai-Arte / Irudia: Mondravember / 2019ko azaroak 6, asteazkena 

 

Azken urteetan Arrasaten MOVEMBER ospatzen da azaroan, Arrasateko Mondravember taldearen eskutik, gizonezkoen osasun gaietan kontzientziatu nahian, besteak beste, prostatako minbizia, barrabiletako minbizia, gizonezkoen depresioa eta gelditasun fisikoa eta aldi berean arazo hauen inguruan lan egiten duten erakundeentzako dirua biltzeko asmoz. Arrasatetik Arkaitz Carracedo CIC bioGUNEko ikertzaileari bideratuko da dirua, prostatako minbiziaren ahultasuna aztertzeko. 
 
Hau dela eta, elkarteak bibotez jantziko ditu Arrasateko saltokiak oinezkoen arreta bereganatzeko, jendea sentsibilizatzeko eta norberak ahal duen eginean laguntzeko asmoz. Iniziatiba honetarako dirua jasotzeko, saltokietan itsulapikoak eta zozketa sortak ere izango dira bezeroen eskura. 
 
Honetaz gain, Ibai-Artek Fair Saturday ekimena antolatu du azaroaren 30erako eta egun honetan jasoko den dirua Mondravember ekimenera bideratuko da. 

 

ibaiarte.eus

 

Erlazionatutako albistea:

"Minbiziaren aurkako ikerketarentzat dirua biltzen hasi gara" 

2019ko azaroak 6, asteazkena 

 

 

 

 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE