Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[BIDEOA: SPORTECH]

'Purito' turismoetan eta Maialen nesketan izan dira azkarrenak Gorlan

Xabier Fernandez arrasatearra, Seat Leon Supercopa gidatuz, bizkorrena izan zen bere kategorian. Nesketan parte hartzaile bakarra Maialen Iarza arrasatearra izan zen.

BIDEOA: SPORTECH / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko maiatzak 15, asteartea


Gorla Racing-ek antolatuta, Bergarako igoeraren 17. ekimena aurrera eraman zen aurreko larunbatean.


Giro euritsua eta tenperatura freskoa izan ziren nagusi, Euskadiko Mendi Txapelketako bigarren proba honetan.


Turismoetan bizkorrena Xabier Fernandez 'Purito' izan zen, Seat Leon Supercopa MK I-arekin. Arrasatearrak 2 minutu eta 55 segundotan osotu zuen igoera.

 

Bigarrena Iñigo Olabegogeaskoetxea izan zen, BMW M3 E46 batekin, 15 ehuneneko gehiago behar izan zituena. Hirugarren David Pelaez izan zen, Citroën AX 1/2 batekin.


Igoeran parte hartu zuen emakume bakarra Maialen Iarza izan zen, eta ondorioz arrasatearra neskarik bizkorrena izan zen, 3 minutu eta 47 segundoko denborarekin.


Bestalde, monoplazei dagokienean, Aitor Zabaleta izan zen azkarrena, bigarren Asier Bidaburu eta hirugarren Ruben Nogueiras.


Aipatzekoa da Jon Villar pilotuak istripu garrantzitsua izan zuela lasterketan zehar.
Datorren asteburuan Euskadiko txapelketak aurrera jarraituko du, Azkoitiko Rallysprint-ean, eta ibilbidea estreinatuz.

 

Gorlara itzulita, ondoren ikus-entzungai duzue Sportech-ek Xabier Fernandez 'Purito'ren kotxe barruan grabatutako bideoa:


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE