Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txirrindularitza

Liher Unzuetak Tarteko Helmugen saria eskuratu du Zumaian

 (id: 8790506)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: Dorletako Ama TXE. 2018ko ekainak 12, asteartea.

 

Jubenilek Zumaian izan dute lasterketa asteburuan, eta oraingoan Liher Unzueta Tarteko Helmugen saria irabazita etorri da bueltan. Ekainaren 17an, igandea, Eibarren egongo dira bailarako txirrindulariak.

 

Bestalde, kadeteak igande arratsaldean Oñatin 32. Olakua proban lehiatu dira. Dorletako Amako lehena Enaitz Garai izan da 15. postuan. Larunbatean berriz,  Zestoan Gipuzkoako txapelketa - Zestoako V. Gurutzeaga saria lastertuko dute, eta igandean, arratsaldeko 17:00etan Bergaran Gipuzkoako Banakako Erlojupeko txapelketan parte hartuko dute kadeteek.

 

Bukatzeko, elkarteko gazteenak Azpeitian egon dira emaitzak ezin hobeak lortuz. Bailarako txirrindulariak podiumera igo dira. Asteburuan berriz, Urretxun denboraldiko azkenengo lasterketa edukiko dute txikienek, Gari Arexolaleiba izan ezik. Gipuzkoako txapelduna denez, Espainiako txapelketan parte hartuko duelako.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE