Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Saskibaloia, kadete maila
Irene Muruak Europako txapelketa prestatzeko partidak jokatu ditu selekzioarekin
Ostiral, larunbat eta igandean Murtzian jokatu du 16 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin. Abuztuaren 17tik 25era Lituanian izango da selekzio europarrekin lehiatzen.

 (id: 9084105)

Testua eta argazkiak: mondraberri.eus / 2018ko abuztuak 6, astelehena

 

Irene Murua uztailaren 23tik egon da kontzentratuta Murtzian bere taldekideekin batera, Europako txapelketa aurreko partidak prestatzen. Hiru partida jokatu dituzte asteburu honetan, bi garaipen eta porrot bat eskuratuz. 

 

Ostiralean 65-37 gailendu zitzaien Poloniari, larunbatean 61-54 Errusiari eta igandean 50-57 galdu zuten Frantziaren aurka. 

 

Datorren asteburuan txapelketa handia jokatu aurreko azken proba edukiko dute Italian. Pessaroko torneo honetan Italia, Belgika eta Holandaren aurka neurtuko dituzte indarrak. 

 

Hain zuzen Holanda da Lituaniako europar txapelketako ligaxkan aurrean izango duten aurkarietako bat, Letonia eta Serbiarekin batera. Torneo kontinentala abuztuaren 17an hasi eta 25ean amaituko da. 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE