Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Uribarri, Uriburu, Elizalde,... batzeko egitasmoa

Aurten hasiko dira egiten Erguinen proiektaturiko 4 igogailuetatik lehena

Egitasmoaren helburua da "auzotarren eta oro har herritarren irisgarritasun sistema hobetzea", besteak beste. Proiektua oraingoz idazketa teknikoaren fasean dago.
590.Erguin.igogailuaren.ordezkariak (id: 6548061)
Irudiak: Asmatu - Udala / Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko otsailak 26, martitzena


Mugikortasun Planak Erguinen igogailuak jartzea planteatu zuen, eta Aurrekontu Parte-hartzaileetan ere egitasmo honek boto ugari jaso zituen.


"Helburua herritarren irisgarritasun sistema hobetzea da", baita "euren bizitza-kalitatea hobetzea" ere.


Hauetan oinarriturik, Udalak prozesu administratiboa abian du, eta proiektu teknikoa idaztea Asmatu Ingenieriari esleitu zion.


Asmatu Ingenieria proiektu teknikoa idazten ari da, eta 4 igogailu jartzea proposatu du. Idatzi teknikoa Udalari "martxoaren bukaeran" aurkeztuko dio.

 

Ondoren, "Obren exekuzioa hauteskundeen aurretik esleitzea espero da", Maria Ubarretxena alkateak adierazi duenez. Ondorioz, "obrak aurten hasiko lirateke".


2019an hastekoak diren obrak lehen igogailuarenak dira, hau da, Uribarri etorbidea eta Uriburu kalea elkartzeko igogailuarenak.


590.Erguin.1.igogailuaren.kokapena (id: 1949207)

 

590.Erguin.1.igogailuaren.kokapena.ASMATU (id: 4674172)1. igogailua: Uribarri etorbidea - Uriburu kalea. Orain kotxeentzat dagoen aldapatxoa kenduko da. "Aldapatxo horretan istripu batzuk izan dira", alkateak baieztatu duenez. Igogailuaz gain, eskailera batzuk jarriko dira ("igogailuak matxura izan lezakeenerako").

 

Uriburuko errepideak leku horretan duen sokogunea kenduko da, errepidea lauagoa jarriz. Igogailuak bi geraleku izango ditu: bata Uriburu kaleko leku horretan, Emun parean, eta bestea Uriburu kalean ere baina maila altuagoan. Bigarren geraleku honetatik irteteko, oinezkoendako pasarela bat egingo du.

 

Pasarela hori horizontala izango da, eta pasarelatik irtetean, oinezkoak parez pare izango du bigarren igogailua.


 

 

 

590.Erguin.2.igogailuaren.kokapena (id: 1967557)

 

590.Erguin.2.igogailuaren.kokapena.ASMATU (id: 4700265)2.  igogailua: Uriburu kalea - Erguin kalea. Igogailua jartzeko, eskailera batzuk kendu egingo dira, hain zuzen, dorrea aurrez begiratuta ezkerrean dauden eskailerak. Eskumako eskailerak, ordea, bere horretan utziko dira, igogailuaren alternatiba gisa.

 

Igogailua jarriko da Erguin kalera pegatuta, eta ondorioz lekua egongo litzateke Uriburu kalean, igogailuaren aurre-aurrean, plazatxo bat egiteko. 3 geraleku izango ditu, eta lehenengo biak Erguin kaleko atari, lokal,... batzuen parera iritsiko dira. Hirugarren geralekua Erguin kalean egongo da.


 

 

 

590.Erguin.3igogailuaren.kokapena (id: 1984706)

 

590.Erguin.3igogailuaren.kokapena.ASMATU (id: 5007473)3. igogailua: Erguin kalea - Udalpe kalea. Igogailuak bi geraleku izango lituzke, eta lehena Elizalde parean geratuko litzateke. "Kontuan hartuko da Elizalde kalea, peatonala den arren, kalera sartzeko espazio nahikoa izango luketela ibilgailu zehatz batzuek. Adibidez, Udaleko Brigadaren kamioiak".

 

Igogailu honen bigarren geralekua Udalpe kalean egongo da. Horretarako, Udalpeko plazaren maila igo egingo da, hau da, plaza zementuz beteko litzateke, eta ondorioz plazaren maila gaur egungo Udalpe kalearen espaloiarena izango da. 


 

 

 

590.Erguin.4.igogailuaren.kokapena (id: 2002365)

 

590.Erguin.4.igogailuaren.kokapena.ASMATU (id: 5028151)

4. igogailua: Udalpe kalea - Anboto kalea. Horretarako, orain etxean dauden eskailera batzuk kendu beharko lirateke, baina ez denak.

Horrek guztiorrek esan gura du, proiekturiko 4 igogailuak egingo balira, Erguin auzoko azken kaleraino igo ahalko litzatekeela eskailerak edo aldapak igo barik. Hau da, auzo osoa igo ahalko litzateke igogailuen bitartez.


 

Gaurko aurkezpenean parte hartu dute Uribarriko Auzo Batzordeko ordezkaritza batek, Maria Ubarretxena alkateak eta Juan Antonio Urdangarin Udaleko Hirigintza Saileko teknikari buruak.

 

Auzoko ordezkaritzak adierazi du auzoan pertsona nagusi ugari bizi direla, eta igogailuen egitasmoa egitea "aurrera pauso handi" bat suposatuko lukeela. 

 

Alkateak azaldu duenez, lehen igogailua egiteko obrak "aurten" hasiko dira, 2019ko Aurrekontuetan horretarako diru-partida bat dagoenez. Beste 3 igogailuak ezingo dira legealdi honetan egin, baina alkateak adierazitakoaren arabera, "2019-2023 legealdian egingarriak dira".

 

 

Albistea osatzen gabiltza


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE