Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Udaltzaingo Batzordearen Udaltzain Batzuk]

Udaltzaingo Batzordeko kide batzuk ez daude ados Enpresa Komitearen komunikatuarekin

Udaltzaingoko plantilaren zati bat ez dago ados prentsan azaldutako Komite Enpresaren azken komunikatuarekin, eta horregatik gai batzuk argitu nahiko genituzke.

595.Udaltzaingoa.Musakolan (id: 8964437)


BEHEKO TESTUA: AUBUB, UDALTZAINGOKO BATZORDEKO UDALTZAIN BATZUK / Itzulpena: mondraberri.eus / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko maiatzak 15, asteazkena

 

 

El Gran Wyoming aipatuz "honezkero badakizue albistea, orain egia kontatuko dizuegu"


Udaltzaingoko plantilaren zati bat ez dago ados prentsan azaldutako Komite Enpresaren azken komunikatuarekin, eta horregatik gai batzuk argitu nahiko genituzke.

  1. Enpresa Komiteak (ELA/LAB) komunikatua egin du Udaltzaingoaren kolektiboaren izenean, eta argi utzi nahi genuke Udaltzaingoaren barruan EZ dela asanblearik egin gure ezinegona eta aipatzen diren beste puntuak ezagutzera emateko komunikatu bidez.
  2. Udaltzaingoa osatzen duten lantalde guztietan jakina da lapurretak egiten dabiltzan pertsona kopurua, izan ere, gu gara, Ertzaintzarekin batera, atxiloketak egiten ditugunak. Horretarako nahikoa da atxilotuen eta eurekin harremanak dituztenen kopuruak gehitzearekin.
  3. Enpresa Komiteak komunikatuan argudiatzen badu taldeko kideen kopurua prentsa bidez ezagutu dugula, gure buruari galdetzen diogu ea nola den posible, bere komunikatuaren osteko puntuetan, Komiteak argudiatzen badu langile nahikorik ez dagoela kolektibo horren aurkako "borrokan".
  4. Udaltzaingoaren konpetentzien eta zereginen artean, seinalizazioaren kontrolaz gain, zaintza eta prebentzioa daude. Pentsa, zerbitzuan denbora gehien hartzen dutenak dira, nahiz eta, askotan, gure helburua lotzen ez dugun.
  5. Azken 8 urteetan (bi legealdietan) oposizio bakar bat egin da, 5 agentekoa eta azken 4 urteetan egin da. Oposizio honekin 5 plazetatik 3 bete ziren, izan ere, horietako 2 agente, administroaz aldatzea erabaki zuten. Plaza udalerri batean lotzeak ez du esan nahi bertan geratu behar denik kondena bezala, beste oposizio batean plaza lortzeko aukera egon badago.
  6. Langile, formakukntza eta erreminta falta daude, bai; hau urteetan zehar arrastatu da, eta ez da azken legealdiko arazo hutsa.


Azkenik, errefusatu nahi genuke Udaltzaingoa kanpaina politikoen barruan erabiltzea, ez da alderdi politikoen trukerako txanpona. Era berean, Enpresa Komiteari gogoratu nahi genioke (ELA/LAB) Komitearen premisa langilearen defentsa dela, eta ez ezkutuko politika bat egitea hauteskunde batzuen barruan, edo hauteskundeetatik kanpo.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE