Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan

Anari musikari azkoitiarrak kontzertua eskainiko du gaztetxean

'Zure aurrekari penalak' eta 'Epilogoa' azken lanak aurkeztuko ditu azkoitiarrak bihar, osteguna, gaueko 22:00etatik aurrera.

 (id: 8475587)Testua: Kooltur Ekintza. Argazkia eta bideoa: Anari. 2018ko azaroak 7, asteazkena.

 

Anari musikari azkoitiarrak gidatutako taldeak ez du aurkezpenik behar. Euskal musikan bestelako sonoritateak lantzen eta aberasten hasitako ibilbideak ez du hamarkadatan etenik izan eta, estiloetatik at, etengabe garatuz doa intentsitatea, malenkonia, samurtasuna eta tarteka iluntasuna uztartuz.

 

Sarri izan dugu taldea gure artean, baina 'Zure aurrekari penalak' eta 'Epilogoa' azken lanak ez ditugu bertan zuzenean entzun. Bada, orain daukagu horren aukera.

                                                                                                                                                    


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE