Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Almengo talde batek sari bat lortu du

Arizmendik "zoriontzeko lana egin du" FLL Euskadi Txapelketan

Testua: Mondraberri.eus / Argazkien egileak: Xabier Arenaza, Mikel Egiguren eta Asier Astigarraga / 2018ko otsailak 12, astelehena

 

Arizmendi Ikastolako 4 taldek, ikastetxean proiektuak garatu ostean, aurreko zapatuan Euskadiko Txapelketan parte hartu zuten.

 

Gasteizko Europa jauregia jokatu zen kanporaketa, eta Arizmendiko 4 taldek hartu zuten parte: Gaztelupeko bi eta Almengo bi.


Bertan ere Mikel Egiguren eta Beñat Irazabal irakasleek arduradun jardun zuten. Mikelek baloratu duenez, "lan oso ona, giro bikaina, umore aparta eta jarrera izugarri ona erakutsi dute gure taldeek. Benetan zoriontzeko lana egin dutena gaurkoan".

Izan ere, "robotaren froga, proiektu zientifikoa, FLL baloreak eta Robotaren diseinu atalak ederki landuta eraman dutenez, lan oso ona egiteko gai direla erakutsi digute. Etorkizun ederra daukate aurrean".

Azpimarratzekoa da ere Almengo talde batek Robotaren diseinu onenaren sarietako bat lortu dutela.

Estatu mailako "txapelketara joateko saririk ez dugu lortu, baina ikasleak eta irakasleak egindako lanaz harro egoteko modua dugu".


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE