Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Musika, memoria historikoa, komikia, ikerketa, dokumentala...

Arrasateko sortzaileen lanak ere egongo dira Durangoko Azokan

Testua: Hasier Larrea / Argazkiak eta irudiak: Sortzaileak eta MB Artxiboa / 2018ko abenduak 4, asteartea

 

Durangoko Azokaren 53. edizioa hastear dagoen honetan, hauxe da euskal kulturaren erakusleihorik handienean parte hartuko duten arrasatearren lanen zerrenda, Mondraberrik jakin ahal izan duenera arte. Lanen bat ahaztu badugu abisatu eta publikatuko dugu.

 

 

Mahai jolasa  

  • 'Mihi bero': Txatxilipurdi elkarteak labetik atera berri du mahai jolasa hezitzaile, familiakide, irakasle, bidaideei,... bideratuta. Sexualitatea lantzeko mahai jolasa da, taldeentzako aproposa. 'Txatxili'k abenduaren 7an aurkeztuko du Durangoko Saguganbarako areto txikian, arratsaldeko 17:30ean.   

550.Mihibero (id: 8946950)

 

 

 

Ilustrazioak

  • 'Bidean': Lan honek Helena Azkarragaurizarrek egindako ilustrazioak azaltzen ditu, baita Garazi Arrula Ruizen testuak ere. Sinopsia: "Iratik gauza piloa daki. "Ikara" hitza ez da gauza horietako bat. Iratik gauza piloa dakien jendea du inguruan. Haiek badakite "ikara" zer den. Iratik gauza bat gehiago jakinen du gaur". Lan hau Denonartean argitaletxeak publikatu du.

595.Bidean.Helena.Azkarragaurizar.DENONARTEAN (id: 915704) 

  • 'Santa Familia': Julen Ribas marrazkilariaren ilustrazioak aurki daitezke Eider Rodriguezek idatzitako lan honetan. Liburuak Euskadi Literatur Saria jaso du aurten Haur eta Gazte alorrean. Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi komiki aldizkariaren iazko bilduma da 'Santa Familia'. 
 (id: 555554)


 

Ikus-entzunezkoak:

  • 'Gu, Laboa': Hamar urte dira Euskal Herriko ahots nagusienetako bat itzali zenetik, baina gaur egun bere unibertsoak bizirik dirau. Horixe da, Iban Gonzalez arrasatearrak zuzendutako dokumentalaren xedea: Mikel Laboaren ondarea aztertzea.
 (id: 573289)


 
Memoria historikoa
 
Intxorta 1937 Elkarteak hiru liburu jarriko ditu Euskal Memoriaren standean:
  • Abadeak ere torturatuak
  • Nuestra huelga
  • 3M. Memoria. Gasteizko emakumeak. 1976ko martxoaren 3ko hilketan
595.Gasteizko.Hilketak.1976.Emakumeak.INTXORTA (id: 9279005)

 
Ikerketa
  • 'Territorio, retos y cooperativismo': Mondragon Unibertsitatearen aterkipean garatutako ikerketa lana, Igor Ortega arrasatearrak eta  Aitzol Loiolak idatzia.
 
Liburu fanzinea
 
  • Larga Vida a R.I.P.:  Silencio Toxico fanzine katalanak argitaratu duen R.I.P. punk taldearen historiari buruzko liburuxka. Txerra Bolinaga R.I.P.-eko bateria joleak parte hartu du bertan, Iker Barandiaran kazetari eta musika kritikariarekin batera, besteak beste. Talde mitikoaren bertsioak biltzen dituen diska ere eskuratu ahalko da Musikazuzenean standean.
 (id: 3988200)
 
 
Musika
  • Leire Etxezarreta Learretak, Eider Garro Letamendik eta Maider Azkarraga-Urizar Aranak osatzen duten hirukoteak Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak argitaratzen duen 'Haziak II' diskan bere aletxoa jarri du 'Isilduak' abestiarekin. Informazio gehiagorako, klikatu hemen  (id: 650894)

 

Mauka Musikagintza-k stand propioa edukiko du aurten ere. Agentziak talde edo partaide arrasatear hauen diskoak jarriko ditu salgai:

  • Des-kontrol: 'Donostiako Piratak 2018 Zuzenean'  diska, Donostiako Jaietan eman zuten kontzertuaren audio grabazioa. 
 (id: 770252)
  •  The Potes: 'Ametsak dira egi bihurtu aurretik' diskoa. Aurkezpen kontzertuetako bat Gaztetxean eman zuten, hemen linka
 (id: 961462)
  • Anita Parker: 'Anita Parker II' izeneko bigarren lana aurkeztuko du electroswing-a jorratzen duen laukoteak. Kontzertua emango dute abenduak 6an Ahotsenean. Informazio gehiagorako, klikatu hemen
 (id: 1000713)

  • Huntza: 'Xilema' bigarren lan luzea argitaratu du pop-folk estilodun seikote gazteak. Kontzertua emango dute abenduak 5ean Plateruenan. Informazio gehiagorako, klikatu hemen
 (id: 1023101)

 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE