Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Degurixako azken artzaina'' bezala definitua
Joxe Bixente Etxabe artzain arrasatearra hil da
Muxibar baserriko semea (1922an jaioa) txikitatik heldu zion artzaintzari, eta bizitzan zehar ogibide hau garatu du. Bere Degurixako txabolatik milaka lagun igaro dira, arrasatearraren berotasuna eta irekitasuna jasoz.

595.Joxe.Bizente.Etxabe.EUSKONEWS (id: 8314220)


Argazkia: Eusko News - Josemari Velez de Mendizabal / Testua: mondraberri.eus / 2019ko irailak 10, asteartea


Joxe Bixente Etxabe Arregi 1922an jaio zen Arrasaten, Muxibar baserriko seme. Haurra zela igo zen lehen aldiz Degurixara.


Bere bizitzan zehar artzaintzan pasioz ibili da, eta jazoera gogoangarriak bizi izan ditu bertan:

  • Gerra zibileko irudi lazgarriak
  • Makiekin izandako harremanak
  • Diktadura garaiko ezkutuko lanak
  • Ikatzezko energiatik eguzki plaken aukerarako jauzia
  • ...

"Degurixako Joxe Bizenteren txabolatik igaro diren milaka lagunek haren berotasun eta irekitasuna jaso dute, eskukada - baloratu izan du Josemari Velez de Mendizabal arrasatearrak Euskonews-en - . Hitz guztiak gutxi izango lirateke, Muxibarko artzainari guztion eskerrona aurkezteko".


Joxe Bixente eredu izan da Arrasateko eta Debagoieneko beste artzainendako. Bera definitu izan dute "Debagoieneko artzainentzat mendetan lantoki izugarri erakargarria izan diren bazter haietako [Degurixa inguruko] azken alea" bezala.


Arrasatear estimatu hau gaur (asteartea) hil da 97 urte zituela, goian bego, Degurixan bego, gurekin bego.

 

Hilbeila bihar izango da Arrasateko Tanatorioan goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:30era. Hileta-elizkizuna 19:00etan izango da San Joan Bataiatzailearen parrokian. 

 

 

 

Informazio zabalagoa Eusko News-en

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE