Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udal-biltegian lan egiteko pertsona bat behar da
Biltegizain, denda kudeatzaile eta RAEE teknikari bana behar dira
Lanbidek ondorengo hiru lan-eskaintzak ezagutzera eman berri ditu.
Testua: Udala eta Lanbide / 3. eskaintzaren itzulpena: mondraberri.eus / 2018ko urriak 11, osteguna

Denda kudeatzailea:
 
Arrasateko liburu-dendaren kudeaketa bere gain hartzea. Bezero arreta. Dendaren eguneroko gestioa eta protokoloak aurrera eramatea. Koordinazioa (taldean beste lankide bat izango du). 
 
Ezinbestekoak: lizentziatura edo gradua bat izatea. Euskara jakitea. Aurrez antzeko lanpostua eskarmentua izatea, jendetasuna. Kontratua: jornada osoa, ast. ost. 9:30-13:30 16:30-20:00 lar. 9:30-13:30 (bi astetik behin) eta soldata 20.000-25.000 € artean+komisioak. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162018010833.


RAEE teknikaria:
 
Txertatze enpresa bateko lanpostua, Arrasateko Ecocenterrean RAEE teknikari bezala lan egiteko. Bere jarduera profesionala garatuko du aparailu elektrikoak berreskuratzeko. Aparailu elektronikoen diagnostikoaz eta konponketaz arduratuko da. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162018010728.
 
 
Biltegizaina:
 
Zereginak: Udal biltegiko materiala jaso, erregistratu eta mugimenduez (sarrera-irteerak) arduratzea, fitxategi informatikoak egunean mantenduz. Eskaintzak eskatzea, eskari orriak izapidetzea hornitzaileei, erosketa txikiak egitea albaranak hartuz eta erosketa fakturei oniritzia ematea.
 
Material beharrei buruzko aurreikuspenak egitea. Materialen inbentarioak prestatzea. Biltegia ordenan eta garbi edukitzea. Arreta egitea hornitzaileei eta merkataritza agenteei. Lan erreminten konponketak egiaztatu eta orga jasotzailea eta emandako udal ibilgailuak erabiltzea.
 
Ezinbesteko baldintzak: Goi batxilergoa, IILH edo baliokidea, 3Hizkuntz eskakizuna egiaztatzen duen agiria eta B1 gidabaimena.

Baloratu beharreko baldintzak: proba praktikoa eta elkarrizketa egingo dira.
Logistika/biltegien kudeaketan lan eskarmentuan balorazioa
 
Kontratu mota: Aldi baterako, errelebo kontratua, jardunaldi jarraia. Soldata gordina: 1.000-1.500 €. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162018010868.
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE