Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Publikoak instrumentuak probatzeko aukera ere egongo da
Arrasate Musikalek kalean egingo du musika ostiralean zehar
'Musika kalean' deituriko emanaldia antolatuko du Arrasate Musikalek maiatzaren 18an 18:15tatik aurrera. Arbolapetan, Sebero Altube inguruan, Taupa taberna aurrekaldean eta Monte taberna aurrean arituko dira musikariak.

 (id: 8342096) 

Testua eta argazkia: Arrasate Musikal / 2018ko maiatzak 15, asteartea

 

Hurrengo asteari begira Arrasate Musikalek bi ekintza antolatu ditu. Ekintza horietako bat  nobedosoa  dela esan beharra dago.

Kasu honetan  MUSIKA KALEAN deituriko emanaldia antolatuko du Arrasate Musikalek maiatzaren 18an, 18:15eatik aurrera.

Ekitaldi honetan Arrasate Musikaleko talde eta musikari desberdinak  Arrasateko 4 txoko desberdinetan jotzen arituko dira.

Txoko horiek Arbolapeta, Sebero Altube ingurua, Taupa taberna aurrekaldea eta Monte taberna aurrekaldea izango dira.

Monte taberna aurrean bateria jole bat ere izango da ingurua girotzen eta Arrasate Musikaleko Gaiteroek kalejira bat eskeiniko dute Plaza inguruko kaleetan zehar.

Egun horretan publikoak instrumentu musikalak probatzeko aukera izango du.

Gogoratu maiatzak 18an 18:15 inguruan izango dela.

MAIATZAK 19, larunbata, 12:00etan Musika eskolan Saxofoi eta Gaita ikasleek  kontzertua eskeiniko dute.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE