Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kontzertu gogoangarria eman du

Never Surrenderrek, 5 urte eta-gero, bat egin du Gaztetxeko publikoarekin

Gaztetxe kanpoko argazkia: Herritar bat / Bideoak, beste argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko apirilak 14, domeka

 

Never Surrenderrek, bere zaletuendako 5 urte luzeren ostean, zuzenekoa eman zuen Tafallan martxoaren 30ean.

 

Arrasatetik autobus bat antolatu zen kontzertuaz Nafarroako herrian gozatzeko, eta berragerpen horretan, The Potes arrasatearrak ere aritu ziren, baita The Guilty Brigade ere.

 

Gaur gauean 'etxean', Arrasateko Gaztetxean, kontzertua eman dute, eta zaletuek ilara luzea egin dute sarrera erosteko gogoz edota irrikaz.

 

Jaialdian Kataluniako Batec taldeak ere zuzenekoa eman du, 'Cicatrius de Guerra' diskoa aurkezten.

 

Ondoren, zaletuek itxarotako une iritsi da: Andoni Iñurritegi 'Pottoko', Mikel Arriaran 'Arri', Asier Uribeetxebarria 'Atxi' eta Ander Durañona 'Dura' arrasatearrak oholtzara igo dira, eta zuzenekoari ekin diote.

 

Publikoa hasieratik taldearekin bat egin du, koroak eginda, kontzertua bero hasi eta bero amaitu du, jarraitzaileendako oso ezagunak diren abestiekin. Kontzertu gogoangarria, euskaraz, Korrikaren iritsieraren itxaronaldia arindu duena. Zorionak 'Never'!

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE