Testua eta argazkia: Arrasateko Udala. 2019ko otsailak 8, ostirala.
Hurrengo astelehenean, otsailaren 11an, Kurtzetxikiko haurren parkeko berritze lanak hasiko dira. Aurreikusita dago lan guztiak bi astetan egitea, eguraldiak laguntzen badu. Obra Sumalim enpresak egingo du, eta 66.412,36 euroko kostua izango du (BEZ barne). Parkearen diseinua parte-hartze prozesu batean aukeratu zen herritarren artean.