Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Besaide Mendizale Elkarteak antolatuta

290 txirrindularik parte hartu dute Mondran Bike MTB martxan [argazki galeria eta bideoa]

 (id: 8166948)Testua, argazkia eta bideoa: Marijo Simon. 2019ko urriak 19, larunbata. 


Gaur goizeko 9:00etan Biteri plazatik abiatu da Mondran Bike Arrasateko MTB martxa. Aurten 290 txirrindularik parte hartu dute giro ezin hobean. 


Aurtengo berritasun nagusietako bat izan da Extreme ibilbidea. Fisikoki oso gogorra, ibilbideak 40 kilometro luzera eta 1.800 metroko desnibela izan ditu. Ohikoa denez, ibilbide luzea 35 kilometrokoa izan da eta 1.500 metroko desnibelekoa, eta ibilbide laburra 25 kilometrokoa eta 1.000 metroko desnibelekoa. 


 (id: 8203924)Bukaeran partaideak Biteri plazan elkartu dira indarrak berritzeko hamaiketako goxo batekin. Martxaren antolatzailea Besaide Mendizale Elkartea izan da, eta laguntzaileak Artgazki elkartea eta Hoba taberna.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE