Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasate Pilota taldea
Barandiaranek eta Zumaldek modu bikainean hasiera eman diote denboraldiari
Bestalde, asteburuan Gipuzkoako eta Eskolarteko txapelketak hasiko dira alebin eta benjamin mailetan.

 (id: 8340019)Testua: Mondraberri. Argazkia: Arrasate Pilota Taldea. 2019ko urriak 18, ostirala.

 

Modu bikainean hasiera eman dio denboraldiari Barandiaran eta Zumalde bikote arrasatearrak. Uarkapen entrenatzen den bikotea orain arte jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte, azkenengoa pasa den asteburuan Elgoibarren. Asteburuan honetan, Intxurre taldearen aurka jokatuko dute arrasatearrek Uarkapen, eta partida hau irabazi ezkero puri-purian jarriko da lehiaketan.

 

Ostiralean berriz, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Llodio eta Garitanonandia alebinak Gipuzkoako txapelketa lehiatzen hasiko dira. Bestalde, larunbatean, eskolarteko partidak hasiko dira Oñatiko eta Eskoriatzako pilotarien aurka. Arratsaldeko 15:30etatik aurrera benjaminak lehiatuko dira, eta 16:30etatik aurrera alebinak.

 

Bukatzeko, Arrasate Pilota taldetik azaldu dutenez " aukera aprobetxatu beharra daukagu animatzeko nahi duen edonork parte hartu dezakeela Arrasate Pilota Taldean, eta animatzen ditugu Arrasateko haur guztiak Uarkapera etortzeko zuriz jantzita larruari emateko".

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE