Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Interesdunek datorren maiatzaren 2ra arteko epea dute izena emateko.
Mondragon Unibertsitatea eta ISEA tituludun langabe ekintzaileen bila ari dira
Hautatuek aukera izango dute oinarri teknologikoa duen enpresa batean sei hilabetez prestatzeko, ekintzailetza-proiektuak garatzeko xedez. Hautagai izateko baldintzak hauek dira: 16 eta 30 urte artean izatea, unibertsitateko edo LHko titulua eta ekintzaile-sena. Interesdunek datorren maiatzaren 2ra arteko epea dute izena emateko, euren curriculuma e3.mgep@mondragon.edu helbidera igorriz.

 (id: 8087732)Testua eta argazkia: Mondragon Unibertsitatea. 2017ko apirilak 20, osteguna. 

«Gazte ekintzaileak bilatzen ditugu... etorkizuna elkarrekin eraikitzeko!». Lema hori aukeratu dute Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta enpresa-zerbitzu aurreratuetan berrikuntzak jorratzen dituen ISEA kooperatibak, «Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!)» proiektuaren hirugarren edizioa abian jartzeko. Ekimenaren bidez, ekintzaile-sena duten gazte tituludun langabeak bilatu nahi dituzte, ekintzailetzat edo interrekintzailetza prozesuak  garatzeko euskal enpresetan.

E3! proiektuak kontuan hartu du gazte langabe asko daudela unibertsitateko prestakuntza tekniko handia dutenak eta ekintzailetzar-esperientziak protagonizatzeko gai direnak. Proiektuak Europako Gizarte Funtsaren babesa du eta ekintzailetzarrekin konprometituta dauden euskal enpresek hartzen dute parte.

Enpresok, hain zuzen, oinarri teknologikoa duten negozio berrien proiektuak proposatu dituzte, esparru horretan garatzeko. Enpresek, hautagaiak hautatzeko prozesuan parte hartzeaz gain, sustatzaileak ere hartuko dituzte, enpresek eurek aurkeztutako proposamenetan parte hartuko dutenak. Proposamenen helburua: teknologia oinarriko ekintzailetzar-proiektuen bidez, epe laburrean gauza daitezkeen negozio-aukerak sortzea.

 

Baldintzak

Proiektuan parte hartzeko, hautagaiak langabeak izan behar dira, eta izena emanda izan behar dute Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren Fitxategian. Horretaz gain, 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izan behar dituzte, eta unibertsitateko titulu ofiziala edo erdi zein goi mailako LHko titulua. Baldintza horiek betetzen dituzten Euskadiko gazte guztiek parte hartu ahal izango dute.

Hautagaiak enpresek hautatuko dituzte, curriculumak aztertuz eta elkarrizketak eginez. Gainera, ekintzaileei kontratuak egingo dizkiete, proiektuak garatuko dituzten enpresetan.

Hautatuek proiektuari sei hilabetez arduraldi osoa eskaintzeko konpromisoa hartuko dute, eta ordainsari ekonomikoa jasoko dute. Gainera, sustatzaileen lana enpresa baten instalazioetan garatuko da, pertsona senior batek, tutoreak, gainbegiratuta. Azkenik, proiektuaren aurrerapen partzialak eta azken proiektua aurkezteko saioak egingo dira, prozesuan inplikatuta dauden enpresetako eta erakundeetako ordezkarien aurrean.  

Mondragoneneko kide den ISEA kooperatibaren eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren ustez, ekimen horri esker, gazteek esperientzia eta gaitasuna lortuko dute benetako ekintzailetzar-esperientziak protagonizatuz; negozio berrien ekintzailetzarrekin konprometitutako enpresetan sartuko dira; eta negozio berriei ekiteko kezka eta pasio bera duten beste pertsona batzuk ezagutuko dituzte.

E3! Proiektuak Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa du Euskal Herriko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren (2014-2020) esparruan, zeina Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen duen.

E3! ekimenean parte hartzeko prest dauden gazteak bilatzeko prozesua abian da, eta maiatzaren 2an amaituko da. Interesa dutenek e3.mgep@mondragon.com helbide elektronikora bidali behar dute euren curriculuma, edota 943739714 zenbakira deibestela.                                                                           

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE