Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Batak Añorgan eta besteak portuan
Perlatak eta Des-kontrolek Donostiako Aste Nagusian joko dute
Perlatak kontzertua eskainiko du Añorgako gaztetxean, larunbat honetan. Des-kontrolek Donostiako Piraten egitarauaren barruan joko du portuan igande gauean.

Testua eta argazkiak: mondraberri.eus / Kartelak: Donostiako Piratak eta Añorgako Gazte Asanblada / 2018ko abuztuak 9, osteguna

 

Astebururako planik ezean, Donostia aldera inguratzeko aukera aparta dago datozen egunotan. Gipuzkoako hiriburuko jai nagusiak hastear diren honetan, Arrasateko musika taldeek ere izango dute bertan euren txokoa, Perlata eta Des-Kontrol taldeen kasuan bezala. 

 

Perlatak zuzenekoa eskainiko du Añorgako gaztetxean larunbatean, hilak 11, gaueko 22:00etatik aurrera, Sevillako 'Generacion Basura' punk taldearekin batera. Laukotea 'Urrezko kaiola' bigarren lana aurkezten dabil udan zehar hara eta hona, herrian gehien mugitzen den taldeetako bat dela erakutsiz. 

 

 

 (id: 8171828)

 

Des-Kontrol punk-oi!taldea ere Donostiako portuko eszenetokian ikusteko aukera izango da igandean, hilak 12, gaueko 22:00etan. The Capaces kataluniar talde indartsuarekin batera joko dute arrasatearrek, Donostiako Piraten egitarauaren barruan. 

 

 (id: 8204507)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE