Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Izen-ematea zabalik dago, AEDek antolatuta

Arrasaten helmugaratuko da Oñatirekin elkartzen duen herri-lasterketa

Aurten Oñatin hasiko da eta Arrasaten bukatu, bere izaerari eutsiz. Beteranoentzat ere sariak izango dira, eta taldeka ere izena eman daiteke.
595.Oñati-Arrasate.2018.Aurkezpena (id: 2843534)

Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2018ko urriak 11, osteguna
 
Arrasate eta Oñati elkartzen dituen herri-lasterketa aurkeztu dute gaur goizean Kulturaten. Herri-lasterketa aurkeztu dute: 
  • Asier Osinaga, Antxintxikan kirol-elkarteko kide
  • Maggi Etxabe, AEDko Zuzendaritzako kide 
  • Itxaro Artola, AEDko eragilea 
  • Ion Ormaetxea, Arrasate Atletiko taldeko kide
  • Iker Agirre, AEDko bazkide
AED dugu aurten lasterketako antolatzaile nagusiena, eta bide honetan Antxintxikaren (orain arteko antolatzaile nagusiaren) "ezinbesteko laguntza" jaso duela. AEDek ere baloratu du Arrasate Atletiko taldeak "ezinbesteko rola" beteko du "lasterketaren egunean laguntzen".
 
Aldaketak izango diren arren, antolakuntzak lasterketaren izaerari eutsiko dio. Izan ere, "aurten, lasterketaren 35. urteurrenean", eta "antolatzaile nagusia aldatu den heinean, lasterketak ere aldaketak izango ditu".
 
Hala ere, AED aritua da lehenago ere antolaketa-lanetan: "AEDek lotura historikoa du lasterketa honekin, hainbat urtetan Laixan Euskara Elkarteak antolatu zuen, eta garai hartan AED arduratzen zen Arrasateko irteeran izenak hartzeaz eta beste laguntza batzuetaz".
 
Antxintxikak ardura hartu zuenean, "AED albo batera geratu zen, eta urteen joan-etorriarekin lasterketa profesionalizatzen joan zen, eta iaz Antxintxikanekoek erabaki zuten euren zikloa bukatutzat ematea".
 
AEDek erabaki zuen lekukoa hartzea, eta bitxikeria bezala adierazi Arrasate elkarteak ere 35 urte egiten dituela aurten. "Horrek puntu berezi bat ematen zion, eta beste arrazoi bat da Euskaraldia ate-joka egotea, euskarak kalean duen presentzia areagotzeko".
 
AEDk azpimarratu du "lasterketaren izpirituari (herrikoia) eutsi diogula, baita euskalduna izateari ere, nahiz eta badakigun oñatiarrek horri bereziki zaindu dutela".
 
Antolakuntzaren izenean Iker Agirrek azaldu du lasterketa arratsaldeko 5:00etan abiatu dela Oñatiko Foruen enparantzatik, eta 11'5 kilometro pasatxo egin ondoren, Arrasateko Herriko plazan helmugaratuko dela.
 
Ibilbideak bidegorriari jarraituko dio, baina Musakolako San Isidro eliza inguruan errepidera irtengo da, Gipuzkoa Etorbideari alderik alde jarraituko dio, Maala errebalean sartuko da, Olarten buelta bat emango du, eta Erdiko Kaletik gora egin ondoren, Herriko plazan helmugaratuko da.
 
Beraz, ibilbidea arrisku gabekoa izango da, eta zati handi bat paraje naturaletatik igaroko da. Izan ere, "trafikoarentzat Gipuzkoa etorbidea behin-behinean itxita egongo da, baina trafikoa ez da etengo, trafikoa bide alternatiboetatik bideratuko da: Santa Teresatik, Santa Marinatik eta Altamiratik igaro ondoren, San Frantziskoko biribilera iritsiko da".
 
Era berean, Nafarroa etorbidea trafikoarentzat zabalik egongo da. Antolakuntzak Udaltzaingoarekin gaia landu du.
 
16 urtetik gorako pertsonek eman dezakete izena jada. Antolakuntzatik ohartarazi dute "azken egunean ezingo dela izena eman, bai ordea azken aurreko egunera arte". Bi eratan:
"Oraindik (urriaren 11n) lekua dago izena emateko, oraingoz 40 lagunek eman dute izena, eta espero dugu 15 egunotan lagun gehiagok izena ematea".
 
Aipatu behar da "aurten patinatzaileak ez direla arituko Antolakuntzari esfortzu oso handia eskatzen diolako". Beste berritasun bat da fetxa aldatu dela: "Normalean urriko bigarren zapatuan ospatu da, baina aurten hirugarrenean ospatuko da", eta kontuan hartu behar da asteburu horretan Tres Playas lasterketa izango dela.
 
Hala ere, Asier Osinaga baikor azaldu da: "Nik uste aurten 300 lagun baino gehiagok izena emango dutela"  
 
Aurtengo edizioak beste bi berritasun izango ditu: "Beteranoentzat ere sariak izango dira (35 urtetik gorakoentzat) eta taldeka ere izena eman daiteke. Taldea sailkapena sarigarria izateko, taldearen erdia gutxienez emakumezkoa izan behar du. Horrela emakumeen parte-hartzea sustatu eta animatu gura dugu".
 
Oñatira joateko, autobus bat 15:15ean abiatuko da Garibaitik Oñatira, eta bidaia horretan joateko, izena ematean nahi hori adierazi behar da. Bidaiak 2 euroko prezioa dauka".
 
Herri-lasterketak euskararen aldeko beste pauso bat eman du: "Herrikrosak webguneak orain arte izen-emate fitxa soilik gazteleraz eskaintzen zuen, guk fitxa euskaraz jarri dugu, euskaldundu dugu. Ahalegindu gara prozesu osoa euskarazkoa izatea".
 
Gainera, parte-hartzaile guztiei Geikeren opari bana jasoko dute, eta hala "partaideek Arrasateko Euskalgintzaren  marka etxera eramango dute". Euskaraldiaren aldarria ere presente izango da.
 
Korrikalariek arropak uzteko kontsignak Oñatiko herriko plazan egongo dira, eta arropa utzi ahalko da 16:45era arte. Arropa hori lasterketaren ostean Arrasateko Herriko plazan berreskuratu ahalko da.
 
Sari banaketa 19:00etan izango da Herriko plazan bertan, Uarkape pilotalekuko dutxak erabili ahalko dira, eta sari banaketaren ostean, parte-hartzaileen artean sari batzuk zozkatuko dira.
 
AEDko Zuzendaritzak, Maggi Etxabe ordezkari, eskerrak ematen dizkie era batera edo bestera lagundu duten erakundeei:
  • Antxintxika Kirol Elkartekoei "aholkulari eta bidaide paregabeak izan direlako".
  • Arrasate Atletiko Taldeari "hasiera-hasieratik lasterketa egunean laguntzeko azaldu duten prestutasunagatik".
  • Intersport-Loramendiri "bertan izena emateko aukera eman dutelako".
  • Arrasateko eta Oñatiko udalei "diruz laguntzeaz gain, lasterketaren antolaketa erraztu dutelako".
  • Goiena eta Berria komunikazio taldeei ere "lasterketaren zabalkundean eta azpiegituran emandako laguntzagatik".
  • "Irabazleendako eta zozketako sarituendako sariak eman dituzten komertzioei eta tabernei":
  • Agirretxe harategia
  • Iturritxo jatetxea
  • Lizarralde Kirolak
  • Buart lora denda
  • Mauska jatetxea
  • Olgeta
  • Sustrai
  • Ekilore
  • Ereindajan
  • Geike
  • Ibai-arte
  • Irati taberna
  • Erdiko Kaleko Ogiberri
  • Ekoudalatx mintegia
  • "Antolaketaren bidean aholkulari izan ditugun korrikazaleei":
  • Yoli
  • Aitor
  • Iker
Maila altuko atletek parte hartu izan dute aurreko 34 edizioetan: Diego Garcia, Asier Cuevas, Yerai Varela, Nere Arregi,... Alabaina, 300 parte-hartzaile aritu dira edizio bakoitzean, patinatzaileak barne, maila apalagoarekin, umore onez eta aldarte onean.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE