Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bertsio berria grabatu da jendartean zabaltzeko

Hiru arrasatear Alavesaren himnoaren euskarazko bertsioan

Atzo asteazkenez ekitaldi berezi bat izan zen Gasteizen, eta Arrasateko hiru lagun protagonistak izan genituen.

595.Alaves.Himnoa.Euskaratzen2.JMVMENDIZABAL (id: 8200109)


TESTUA, BIDEOA ETA ARGAZKIA: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL / 2018ko azaroak 8, osteguna

 

Alfredo Donnay Arabako bardoa omendu zuten Urrezko Zeledonek, ehun urte betetzen baitira bere abestiak sortzen hasi zenetik. Horietako bat “Deportivo Alavesaren Himnoa” da, futbol ekipoaren ereserki ofiziala iragan mendeko berrogeita hamargarrenetatik dena. Urrezko Zeledonek erabaki zuten himnoa euskaratu egin behar zela, eta baita horrela egin ere. Ondorioz, erakundearen presidentea den Josemari Velez de Mendizabalek itzuli du eta Sabin Salaberri aramaioarrak armonizazioa egin dio, himnoaren ohiko melodiari eutsiz.


Atzoko ekitaldian lehen aldiz abestu zen euskaraz eta baita bertsio hau grabatu ere, dibulgazio masiborako. Ekitaldirako laurogei bat lagunekin  apropos sortutako abesbatza batek interpretatu zuen himnoa eta arrasatear batek lagundu zuen pianoarekin: Arturo Goikoetxea.


Azkenik, beste hirugarren batek eraman zuen ekitaldira Arrasateko ordezkaritza: Alfonso Donnay, musiko eta poetaren biloba, sendiaren izenean mintzatu zena, bere alabarekin batera abesbatzaren partaide bilakatu aurretik.


Deportivo goazen,
kementsua zuri-urdinez,
aintza zuri, Alavesa
gaurregun, iraganean lez.

Gasteiz osoa dago
zutaz harro ta itxarodun
ekinaren bidez
berrizan zaitezen txapeldun.

Bultza gogoz, aurrera Deportivo
bultza gogoz, sekula amore eman gabe,
ihardunean garaipenaren bila
zure loria haziz ta hirikoa ere.

Bultza gogoz, aurrera Deportivo
etsi barik borrokatu zelaian,
Gasteiz hiriak txaloz babesten zaitu
Araba osoak zaitu bihotzean.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE