Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Karnabalak 2018

Mozorro original ugari, baina saridunak bost baino ez

Testua, argazkiak eta bideoak: Hasier Larrea / 2018ko otsailak 10, larunbata

 

Pregoilariek mozorrorik onenen sariak banatu dituzte: gizonezko onenarena, emakumezko onenarena, koadrila gazterik onenarena, karrozarik onenarena eta koadrilarik onenarena. 

 

Eguerdiko 13:00etan iritsi da desfilea Herriko Plazara. Bandako musikariak igo dira lehenik eszenatokira, eta errepertoriorik dantzagarriena jo dute. Ondoren aurtengo pregoilariak igo dira, hau da, aurreko urtean koadrilarik onenaren saria jaso zutenak. Mikrofonotik mozorro irabazleak izendatzen joan dira banan-banan.

 

Gizonezko onenaren saria "ehiztaria eta hartza" mozorroak eraman du. Urtero bezala, aurten ere fin aritu da sariaren irabazlea. Emakumezko mozorrorik onenaren saria "sagua eta tranpa" mozorroak eraman du, mozorro bikoitzak alegia. Txipiroiz jantzi den neska taldea egin da gazte koadrila onenaren sariarekin.  Karroza asko ikusi dira oraingoan ere, baina epaimahikideen ustez originalena Musakolako suhiltzaileena izan da. Azkenik, koadrilarik onenaren saria Santamarinako auzora joan da. Locomia jai giroa pizteko musika taldeari omenaldia eskaini dio koadrila honek, eta jantziak josteko denbora ere hartu dute gainera.  

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE