Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Argazkia eta testua: Rafa Bengoa - Besaide ME]

Besaide Mendi Elkarteko beteranoak Sierra Toloñoko mendietan

595.Beteranoak.Toloñon.19.RAFA-BENGOA-BESAIDE (id: 7891516)


Testua eta argazkia: Rafa Bengoa - Besaide ME / 2019ko maiatzak 13, astelehena

 

Azken igande honetan, maiatzaren 12an, Besaide M. E. ko mendizale beteranoek Kantabria mendilerrotan zeharkaldi bat egin dute. Ibilbidea,Rivas del Tereso mendatean hasi eta Buradon Gatzagan bukatu zen; tartean 1.271 metroko Toloño eta 1.252 metroko Peña las Doce mendiak igo zituzten. Mendi Ibilera honetan, 45 partaidek bidea eta eguraldia gozatu zuten.


Besaide Mendi Elkartea ekainaren 16rako irteera berri bat prestatzen ari da, Arrasateko Udala auzotik, Urkiolako Santutegiraino. Ibiladia bukatu eta gero, Urkiolan bertan bazkaria antolatu dute. Beraz, irteera honetan interesa duten guztiek 943 773 066 telefonora dei dezakete, astearte eta asteazkenetan 19:30etik 20:30era Garibaiko lokaletik (Garibai, 3bis) pasa daitezke edo besaide@besaide.eus emailera idatz dezakete.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE